![](/dok/plazaberri/2022/azaroa/Aurkezpenaren_momentu_bat.jpg)
- Joakin Lizarraga euskal letretan ezagutzen den idazlerik oparoenetakoa izan zen, eta liburu hau Nafarroa Garaiko euskara hobeki ezagutzeko aproposa da.
- Idazlearen bizitzaren nondik norakoak, obra, erabilitako idatzizko iturriak eta lexikoaren azterketa filologiko eta dialektologiko xeheak agertzen dira liburuan. Hain zuzen, Lizarragaren lanetatik hautatutako 1.509 hitzen azterketa lexikoa jasotzen du argitalpenak.
- Lexikoari dagokionez, Ibai Iriarte ikerlanaren egileak honako hau nabarmendu du: “Joakin Lizarragaren idazkietan baiki ‘bai horixe’ forma hanpatua, eder-itsusi ‘duintasuna’, gaixtofikatua ‘maltzurra’, marranko ‘ia ahotsik gabe dagoena’ eta nastekazio ‘nahasmendua’ eta mendortz ‘egunsenti’ bezalako hitzak aurkitu ditugu”.
Irakurri gehiago: ‘Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketa’ liburua aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak eta... Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2022/azaroa/zuhaitza_zaharra_ProRes_HD.mov.00_01_05_02.Imagen_fija001.jpg)
- Akademiari galdetuta, Euskaltzaindiak familiari adierazi zion haurrari Hazia izena jartzeko eragozpenik ez zuela ikusten.
- Hitzarmen honen xedea da Euskaltzaindiaren eta Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioaren arteko lankidetza egonkorra sendotzea, hizkuntzaren ikuspegitik, euskal herritar gorrak eta horien inguruko pertsonak ikusarazteko hainbat ekimen gauzatuta. Hitzarmenak hiru urteko iraupena izango du.
- Laburpen-bideoa ikusteko: https://labur.eus/0zQ0U
Pertsona Gorren Elkartearen Euskal Federazioak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
- Hitzarmen honen xedea da Euskaltzaindiaren eta Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioaren arteko lankidetza egonkorra sendotzea, hizkuntzaren ikuspegitik, euskal herritar gorrak eta horien inguruko pertsonak ikusarazteko hainbat ekimen gauzatuta. Hitzarmenak hiru urteko iraupena izango du.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskararen eremuari gagozkiola, Euskaltzaindiaren jardunbidearen funtsezko abiaburua da gizatalde kalteberei laguntzea, bai eta herritarren gizarteratzea eta parte-hartzea errazten duten jarduerak eta baliabideak sustatzea ere. Horretara dator hitzarmen hau”.
(Irudietan: Aitor Bedialauneta eta Naiara Larrakoetxea -EuskalGorrak-, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin)
![](/dok/plazaberri/2022/urria/arkotxa-.jpg)
- Herve Le Bihan Rennes-2 unibertsitateko katedradunak eta Aurelia Arkotxa euskaltzain oso eta Bordeleko Montaigne unibertsitateko katedradun emerituak koordinatu dute ikerlana.
- Aurelia Arkotxa: “Ikerlan honen xedea ez da soziolinguistikoa. Azterketa andana hauen bitartez ez da zehaztasuna bilatzen, bada aldiz literatura eta hizkuntza– eremu ezberdinen markatzeko borondatea, Estatuen historia ofizialaren konbentzio harroetarik haratago bidaiatzea posible izan dadin”.
- Besteak beste, argitalpenak aditu hauen artikuluak biltzen ditu: Ur Apalategi, Latry Guy, Aiora Jaka, Aritz Galarraga, Lourdes Otaegi, Frederik Verbeke, Jean-François Courouau, Eugène Gherardi, Joseba Lakarra eta Koldo Ulibarri, Hervé Le Bihan, Eneko Zuloaga eta Dorota Krajewska, Iñaki Aldekoa, Audrey Debibakas, Christian Manso eta Dolores Thion Soriano-Mollà, Ronan Le Coadic, Mikaela Kerdraon, Évelyne Mourguy...
- Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren karira antolatu zen literatura jardunaldiaren emaitzetako bat da Ikerlan hau, eta HEMEN eskura daiteke.
- (Irudian, ezkerretik eskuinera: Aurelia Arkotxa, Herve Le Bihan eta Anne-Sophie Leborgne)
- Itxaro Borda idazlea eta Andres Alberdi hizkuntzalaria, euskaltzain oso izateko hautagai
- Euskaltzaindiak eta Rennes-2 unibertsitateak mugaz gaindiko hizkuntza gutxituetan ageri den iruditeria aztertzen duen ikerlana aurkeztuko dute Bretainian
- Urtebetetzeak, urteurrenak eta urtemugak
- Abian da euskarazko tesien Koldo Mitxelena sarien VIII. deialdia