- Hiztegiaren azken eguneraketa honetan gehitu diren sarrera eta azpisarrera batzuk: buruloka, deliberatu, mastektomia, superni, arteria koronario, euskal etxe, kafe huts, plater zapal, plazebo-efektu, zaharren egoitza.
- Miriam Urkia (Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduraduna): “Eguneratze honetan, forma berriak biltzeaz gain, adieretan eta adibideetan ezkutuan zeuden erabilerak (irudizkoak, esapideak, adibide azalduak) bistaratzen saiatu gara”.
- Azken eguneraketak, HEMEN
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiaren Hiztegia eguneratu da eta azken sei hilabeteotan 431 forma berri jaso dira Iruzkin berria idatzi
- Datorren astelehenean, uztailak 11 dituela, Paskual Rekalde euskaltzain osoak eta Andres Alberdi euskaltzain urgazleak Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ikastaro batean parte hartuko dute: Euskara Gaitasuna Lantzen (V).
- Baionako Bernat Etxepare Lizeoan izango dira biak, 09:00etatik 12:30ak arte. Alberdik Euskaltzaindiaren Zalantzen txokoa bilaketa-sistemari buruz jardungo du (Baliabideak: EBE, JAGONET eta EEE / Ezaugarri nagusiak, hartzaileak, helburuak...). Rekaldek, berriz, testuen zuzenketari helduko dio bere hitzaldian: testu bat nola hobetu; zuzenketa motak; Euskaltzaindiaren Hizkuntza Kalitatearen Behatokia (HIZBEA) zerbitzua...
- Matrikula-epearen bukaera: uztailaren 8a
- Pantxoa Etchegoin-Elissagaray Ipar Euskal Herriko ordezkariorde izendatu du Euskaltzaindiak.
- P. Etchegoin (euskaltzain urgazlea): “Euskaltzaindiaren lana gizarteratu behar dugu, Akademiak sail anitz badituelako eta alor askotan lan egiten duelako”.
- Jean-Baptiste Coyos ordezkariari laguntzeko, bai eta Baionako ordezkaritza bizkortzeko eta indarberritzeko ere, Pantxoa Etchegoin-Elissagaray (Jatsu, Baxenabarre, 1960) euskaltzain urgazlea Ipar Euskal Herriko ordezkariorde izendatzea erabaki du Euskaltzaindiak.
- Pantxoa Ipar Euskal Herriko idazle, antzerkilari eta kultura-eragile ezaguna da. Euskal Kultur Erakundearen zuzendaria izan da 1996tik 2021era arte.
(Argazkian -ezkerretara- Pantxoa Etchegoin, Andres Iñigo euskaltzain osoaren ondoan)
- Lehen aldia da bi erakundeek elkarlanerako hitzarmena izenpetzen dutela.
- Allande Socarros euskaltzain urgazle zenduaren omenez, Allande Socarros. Euskal idazlan eta lekukotasunak izenburua duen liburua argitaratuko dute aurten. Horrez gain, hitzarmenaren eskutik, 1989an agertu zen Junes Casenave-Harigileren Hiztegia I Français-Eüskara Züberotar eüskalkitik berrargitaratuko dute erakundeok.