- Iurretako idazlea Euskaltzaindiaren egoitzan izan da gaur, eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik jaso du diploma. Egoitzako bilkuren aretoa bisitatu ostean, liburu-sorta bat oparitu dio Urrutiak.
- Euskaltzaindiak 1991ko urtarrilaren 31n izendatu zuen urgazle Sarrionandia, eta orain arte ez du diploma jasotzeko modurik izan.
- Astelehenean, Euskaltzaindiaren egoitzara bueltatuko da idazlea: Bilbo Zaharrak antolatutako Forum-ean parte hartuko du, Pilar Kaltzada eta Aingeru Epaltzarekin batera (19etan).
Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak erakusmahaiak jarriko ditu Bilboko Liburu Azokan eta Ziburuko 3. Euskal Liburu eta Disko Azokan. Bilbokoa bihar estreinatuko da eta ekainaren 12ra arte izango da zabalik. Erakusmahaiak Areatzako ingurunean jarriko dira. Ziburukoa, berriz, larunbatean izango da, herriko Pilota plazan.
- Euskaltzaindiaren liburu guztiak HEMEN
- Otsailaren 25ean, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Miren Agur Meabe idazlea. Egun berean, diplomak banatu zituen ohorezko berrien artean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Karmel aldizkariak egun gogoangarri horren kronika zabala egin du bere azken zenbakian (318.a).
- 2020ko uztailaren 17an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Paskual Rekalde hizkuntzalari nafarra.
- Sarrera-hitzaldia Amaiurren egin zuen, maiatzaren 21ean.
- Eusko Legebiltzarrean (Gasteiz) estreinatu da gaur Hitzak Lege erakusketa ibiltaria. Eraikuntzaren bigarren solairuan izango da ikusgai, gaurtik hasi eta urriaren 30era arte. Herritarrentzat ere zabalik izango da erakusketa, ondoko egutegiarekin:
- Ekainean eta urrian, astelehenetik-asteazkenera (11:00etatik 14:00etara).
- Uztailean eta irailean, astelehenetik-ostiralera (11:00etatik 14:00etara). - Euskaltzaindiak, Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusiek antolatutako erakusketa Eusko Legebiltzarraren egoitzan inauguratu da, Andres Urrutia euskaltzainburuak egindako bisita gidatuarekin.
- Euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute Espainiako Senatuak eta Euskaltzaindiak
- Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute euskara eta euskal kultura zabaltzeko xedez
- Patxi Zabaleta euskaltzaina emeritu bilakatu da
- ‘Hitzak Lege’ euskaraz sorturiko testu juridiko esanguratsuen erakusketa ibiltaria