![](/dok/plazaberri/2022/maiatza/paskual_eskaileretan.jpg)
- 2020ko uztailaren 17an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Paskual Rekalde hizkuntzalari nafarra, eta maiatzaren 21ean sarrera-hitzaldia eginen du sorterrian, Amaiurren. Miriam Urkia euskaltzain osoak erantzunen dio.
- Euskaltzaindiak Osoko bilkura eginen du 10etan, Baztango udaletxean, eta harrera ekitaldia 12etan hasiko da.
Irakurri gehiago: Paskual Rekalde euskaltzain osoak Amaiurko toponimia aztertuko du sarrera-hitzaldian Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2022/maiatza/05_PILULA_LUZEA_FINLANDIA_ETA_SUEDIA.png)
- NATOn sartzea eskatu dutela eta, egunotan albiste dira Finlandia eta Suedia.
- Herrialde horiei buruz idazteko lagungarriak izan daitezkeen ohar batzuk bildu ditugu.
- Hizkuntza-zalantzen Jagonet kontsulta-zerbitzuko datu-basean 80tik gora fitxa berri eskegi dira. 2016-2019 urteen bitartean euskal erabiltzaileek Euskaltzaindiari eginiko hizkuntza-galdera behinenen lagin aukeratua da berori.
- Fitxa berri gehienak maila lexikaleko zalantzen ingurukoak dira (e.b., maila berean al daude hemezortzi eta hamazortzi formak? erregealdi bezain egokia al da erreginaldi forma?...); badira ortotipografiakoak ere (e.b., nola adierazi behar dira dezimalak?, nola idatzi behar dira lau digituko zenbakiak (1.200 / 1 200 / 1200?…); baita onomastikakoak ere (izen epizenoen bueltakoak, izen berezi batzuei buruzkoak), eta beste alor batzuetakoak ere.
- Miren Jone Azurza Aristegieta kazetaria zendu da Donostian, 92 urte zituela (aste honetan betetzen zituen 93). Miren Jone Azurza aitzindaria izan zen kazetaritzan: lehen kazetari tituludun emakumezko euskalduna; hedabide bat zuzentzen lehen emakumezkoa...
- Donostian (Gipuzkoa) jaio zen 1929ko maiatzaren 18an. Historian lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea), Zeruko Argiako zuzendari izan zen zortzi urtez (1969-1977). ‘Deia’, ‘Garaia’ eta ‘Muga’ bezalako hedabideetan ere jardun zuen.
- 2011n Ohorezko Rikardo Arregi Saria jaso zuen, eta 2018ko apirilaren 27an ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.
- Elixabete Garmendia kazetariak Bidegileak bilduman argitaratu zuen Azurzaren biografia.
- Pasa den ostiralean, 2021eko R.Mª Azkue Lehiaketaren sariak banatu ziren Euskaltzaindiaren egoitzan.
- Akademiak eta BBK-k 1991tik antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi.