- Guztira 526 partaide aurkeztu dira lehiaketan, iazko kopurua aise gaindituz, eta epaimahaikideek azpimarratu dutenez, “gai sakonak” jorratu dira idatzietan, eta “ikuspuntu originalak” proposatu. Bizitzaren ertz guztiak “sakon aztertzeko gogoa” sumatu dute partaideengan.
- A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Karla Loinaz -narrazioan- eta Nerea Cestona -poesian- gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Malen Sarasola izan da irabazlea narrazioan eta Sara Uribe-Etxeberria poesian. Beste behin, Oiartzungo Haurtzaro ikastola izan da lanik gehien aurkeztu duen ikastetxea, eta sari berezia jaso du horregatik.
Irakurri gehiago: Maitasunari, heriotzari eta mitologiari erreparatu diote idazle gazteek 2021eko Azkue Literatura... Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2022/maiatza/04_PILULA_LUZEA_ESPIOITZA_inst.jpeg)
- Espioi forma arautu da euskara estandarrerako (ez *espia). Euskaltzaindiaren Hiztegiak zehazten duenez, izena ez ezik, adjektibo gisa ere erabil daiteke espioi, eta horren erakusgarri da hiztegi arauemailean bertan irakur daitekeen adibide hau: «Amerikar hegazkin espioi bat atzeman dute errusiarrek».
- Ildo beretik, Euskaltzaindiak eta UZEIk kaleratu berri duten Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoan software espioi proposatzen da, spyware forma arautuarekin batera.
![](/dok/plazaberri/2022/maiatza/ziber.jpg)
- Zibersegurtasuna gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari delako, Euskaltzaindiak eta bere erakunde atxikia den UZEIk Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoa plazaratzeko beharra ikusi dute. Lexikoak helburu bikoitza du: alde batetik, oinarrizko kontzeptuak argitzea; eta, bestetik, euskarazko terminoak finkatzen laguntzea. Guztira, 27 kontzeptu jaso dira lexikoan.
- Lexikoa deskargatzeko, HEMEN
- Oinarrizko Lexikoak (Telelanarena, Klima-aldaketarena,...), HEMEN
- Pasa den ostiralean, Baionako Herriko Etxean egin zen Ageriko bilkuran, Euskararen Akademiak ikur-diplomak banatu zituen 2021ean izendatutako urgazle berrien artean. Ekitaldi berean, zegokion diploma eman zitzaion Bernhard Hurch ohorezko euskaltzainari (2021ean izendatua, ordura arte ez zuen jasotzeko aukerarik izan).
- Baionako Herriko Etxean egin den Ageriko bilkuran, Euskararen Akademiak ikur-diplomak banatu ditu 2021ean izendatutako urgazle berrien artean. Bide batez, ekitaldi berean zegokion diploma eman zitzaion Bernhard Hurch ohorezko euskaltzainari (2021ean izendatua, orain arte ez du izan ikur-diplomak jasotzeko aukerarik).
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Orain artekoa nahiz etorkizunekoa, Euskaltzaindiak premiazkoa du zuen lana”.