-Arantzazuko nazioarteko biltzarrean aurkeztu zen webgune berriztatuak 676.302 bistaratze izan ditu, iazko urrian baino 231.184 gehiago. Guztira, 153.642 bisita izan ditu Akademiaren atari digitalak, 2017ko urrian baino 60.276 gehiago.
-Euskara Batuaren Eskuliburuak 46.668 bistaratze izan ditu bere estreinaldian.
-Aurtengo irailarekin konparatuz, askozaz handiagoa izan da igoera: 82.618 bisita gehiago jaso ditu Euskaltzaindiaren webguneak, eta 351.115 bistaratze gehiago.
-2018ko R. M. Azkue literatura sarietara lanak bidaltzeko epea zabalik dago. 2018ko abenduaren 21ean amaituko da, eta erabakiak 2019ko martxoaren 15a baino lehen iragarriko dira.
-Bi genero saritzen dira, poesia eta narrazioa, eta 10 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduriko sariketa da.
-Euskaltzaindiak eta Bizkasida-k GIB/HIESaren eremuan erabiltzen den euskal terminologia gaurkotu eta gomendatzeko elkarlan akordioa sinatu dute.
-Euskaltzaindiak euskal errealitate sozialera hurbiltzeko duen konpromisoan kokatzen da akordioa, eta baita Bizkaisidak hizkuntzaren eremuan GIBak atxikia duen estigmaren kontrako borrokan ere.
(Argazkietan: Marta Pastor Bizkaisida elkarteko presidentea, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin)
-ERLEA aldizkariaren hamabigarren zenbakia aurkeztu du, gaur, Euskaltzaindiak. Mendeurrenari buruz jarduten du, gehienbat.
-2009an abiatu zen proiektua zarratzen du azken ahalegin honek.
-Bernardo Atxaga (idazlea eta ERLEAren zuzendaria): "Aurrerantzean, asmoa litzateke ERLEAren antologia berezi batzuk argitaratzea. Baina gizarteak inplikatu beharko du horretan; antologia horiek ez ditut plazaratuko tartean eskaera jakin eta serio bat ez badago".
-Gaur, Domício Proença Brasilgo Hizkuntza Akademiaren presidente ohiak bisitatu du Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza. Bertan, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin, Xabier Kintana idazkariarekin eta Adolfo Arejita euskaltzainarekin mintzatu da, luzez.