-Hassan Akioud Amazigera Kulturaren Institutuko kideak Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza bisitatu du, gaur.
-Amazigera Marokon, Aljerian eta Afrika Iparraldeko beste hainbat herrialdetan mintzatzen diren hizkuntzek osatzen duten hizkuntza multzoa da.
-Gipuzkoako Foru Aldundiak hirugarren Ondare Saria eman zion ostiralean Euskaltzaindiari, foru jauregian ospatu zen ekitaldian.
-Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Guztiok gara euskaltzainak, euskara ez da amaitzen Euskaltzaindian. Baina etorkizunean jarraituko dugu hizkuntzaren batasuna bultzatzen, gizarteko eragile guztiekin batera, hizkuntzaren batasunak indartsuago egiten gaituelako”.
-Euskaltzaindiaren mendeurrenaren baitan sortutako antzezlana azaroaren 20an estreinatuko da, Bilboko Arriaga Antzokian.
-Euskaltzaindiak eta Tartean Teatroa konpainiak elkarlanean ekoiztu duten Ghero "fabulen fabula bat da", Patxo Telleria gidoilariaren esanetan.
-"Hau elkarlanaren fruitua da, baina ez da guk Tarteani egindako enkargu konkretu bat. Zentzu horretan, askatasun osoa izan dute nahi izan dutena egiteko", adierazi du Andres Urrutia euskaltzainburuak.
-Atzo, Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere egitasmoan parte hartu duen talde osoak bisitatu zuen Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza. Andres Urrutia euskaltzainburuak egin zien harrera, eta, eraikuntza ikusi eta gero, Bernardo Atxaga eta Miriam Urkia euskaltzainekin mintzatu ziren, luzez. Azkenik, Andres Urrutiak Euskara Batuaren Eskuliburua-ren ale bana oparitu zien taldekideei.
-Felipe Uriarte mendizale ospetsuak gidatu duen taldeak bi sei milako igo ditu Nepalen, eta, bide batez, euskararen eta xerperaren arteko zubigintza landu dute: euskara/xerpera hiztegi bat ari dira egiten guztien artean.
-Zaldibian (Gipuzkoa) jaio zen Garmendia, 1932ko irailaren 20an. Teologian lizentziaduna (Erromako Unibertsitatea), Egin egunkariko euskara arduradun izatetik erretiroa hartuta zegoen. Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko testu zuzentzailea izan zen Garmendia, eta euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 1965ean. 1968ko Arantzazuko biltzarrean euskara batuaren deklinabideari buruzko txostena aurkeztu zuen.
-Xalbador Garmendiaren zenbait itzulpen-lan: Printze txikia / Antoine de Saint-Exupéry [itzul.] (1970)
Heriotza iragarritako baten kronika / Gabriel García Márquez [itzul.] (1982).
- Bikoiztu egin dira Euskaltzaindiaren webguneko bisitak
- 2018ko R. M. Azkue literatura sarietarako deialdia egin du Euskaltzaindiak
- Euskaltzaindiak eta Bizkaisidak GIB/HIESarekin lotutako estigmarik gabeko hizkuntza bultzatuko dute
- “XXI. mende hasierako euskal sorkuntzaren lagin garrantzitsua da ERLEA”