-Arnaldo Otegi EH-Bilduko koordinatzaile nagusiak izenpetu du dokumentua, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.
-Jasone Agirre (EH-Bildu): “Batasunaren prozesua eredugarria da mundu osoan".
-Baionako Euskal Museoan izanen da ikusgai, gaurtik eta urtarrilaren 13a bitarte.
-Baionako Biltzarraren ekarpenari eta garaiari luzatzen die begirada “Baiona 1964: euskara batuaren zedarria” erakusketak.
-Xarles Videgain euskaltzainburuordea: “Baionan, Cordeliers karrikan, 1964ko agorrilean, euskara batuaren oinarriak jarriak izan ziren, erabaki zehatz batzuk aurkeztu zituelarik talde-lan batek, Txillardegiren inguruan eta Euskal Idazkaritzaren eskutik”.
-Ohorezko Lauxeta Saria jaso du gaur Euskaltzaindiak. "Akademiak euskara biltzen, normalizatzen eta modernizatzen egindako lana izugarria izan da, eta ibilbide hori guztia aitortu eta eskertu nahi izan diogu", esan du Unai Rementeria ahaldun nagusiak sari-emate ekitaldian. "Akademia esperimentatua eta modernoa daukagu, eta berari zor diogu hizkuntza eraginkor bat, munduari zabalik dagoena", gaineratu du Rementeriak Bizkaiko Foru Jauregian.
-Poesiaren alorrean Luis Garde Iriarte -Barbaroak baratzean- eta Martin Bidaur -Itzulera- izan dira sarituak, eta ikus-entzunezkoetan, berriz, Josu Martinez -Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala-.
![](/dok/plazaberri/2018/abendua/7.jpg)
-Akademiak jarrera aldaketa eskatu dio Espainiako estatuari, Eskualdeetako edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Karta izenpetu zuenean hartutako konpromisoak bete ditzala eskatuta.
-Plangintza linguistikoak eta hizkuntza politikak modu bateratuan egiteko eskatu dio Espainiako gobernuari Akademiak eta, era berean, elkarlanean sakontzeko eta hitzarmen zehatzak bideratzeko konpromisoa azaldu du.
-Andres Urrutia euskaltzainburuak parte hartu du Bilbon egin den Estatuko Administrazio Orokorreko Hizkuntza Ofizialen 5. Kontseiluan. Estatuko Lurralde Politika eta Funtzio Publikoaren Ministerioak gonbidatuta joan da Urrutia gaurko batzarrera.
-Jakina denez, Euskaltzaindiak 100 urte beteko ditu 2019an; ospakizunak, baina, irailean hasi ziren. Gasteizko Udalak 25.000 euro jarriko ditu horiek guztiak gauzatzeko.
-Udalak eta Euskaltzaindiak urteak daramatzate elkarrekin lan egiten, esate baterako, udalerriko toponimia lantzen, eta laster sinatuko dute lankidetza hitzarmen berria.