"Iruñeko jardunaldiko lehen saioan, Mikel Zalbidek Euskaltzaindiko Jagon sailaren ibilbidea laburbildu zuen, hainbat galdera oinarri hartuta: noiz nola sortu zen Jagon saila, eta zertarako; zer mugarri finka litezkeen bere ibilian; zer balorazio egin litekeen, eta hortik abiatuta, azkenik, aurrera begira zer. Euskarak, baldin eta biziko bada, egunerokoan beharrezko izan eta ingurumenean aplikatu ahal izateko egokitu egin beharko duela aurreikusi zuen Euskaltzaindiak, sortze beretik. Ikuspegi soziologiko horrek azaltzen du akademiaren bitasuna, eta bereziki Jagon saila.
(Garbiñe Ubedaren kronika/ XXIII. Jagon jardunaldiko lehen eguna: 2019-01-17)
![](/dok/plazaberri/2019/urtarrila/ituna-acuerdo1.jpg)
-Gaurko akordioarekin erakundeen arteko harremanetan sakondu eta elkarlanean jardun nahi da. Hauek izan dira Europako hizkuntza akademia eta instituzioen arteko ituna babestu duten erakundeak: Andres Urrutia (Euskaltzaindia); Cor van der Meer (Fryske Akademy); Benoit Dazeas (Lo Congrès Permanent de la Lenga Occitana); Henrique Monteagudo (Real Academia Galega); Joan Argenter (Institut d´Estudis Catalans); eta Elena Chiocchetti (EURAC - Institute for Applied Linguistics).
-Gainera, mendeurreneko hirugarren jardunaldi akademikoan hizkuntza-eskubideei buruz egindako adierazpenak (Euskaltzaindiaren Adierazpenak. 1976-2018) eta ‘Hizkuntza-zuzenbidea-Testu-bilduma euskaraz’ argitaraldi elektronikoak aurkeztu dira.
-Iruñeko biltzarraren lehen jardunaldian, Andres Urrutia euskaltzainburuak azpimarratu du lurralde bakoitzean “hizkuntzaren biziberritze lanean egunero inplikaturik dagoen euskalgintzarekin batera” jardun behar duela Akademiak.
-Urrutiarekin batera, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea, eta Joseba Asiron Iruñeko alkatea izan dira.
-Mikel Zalbide euskaltzainak Euskaltzaindiaren ehun urteko jagote-lana aletu du, eta Jon Sarasua Mondragon Unibertsitateko kideak azken 15 urteotako erradiografia egin du, munduko beste hizkuntza gutxiagotuetako hiztunekin lankidetzan aritzeak ematen dion talaiatik.
-Jean-Guy Talamoni Korsikako Parlamentuko presidentea Nafarroako ordezkari politiko nagusiekin bildu da, goizez, eta hitzaldia eman du arratsaldean.
-Mendeurreneko hirugarren jardunaldi akademikoa Baluarten izanen da, bihar eta etzi –goizez-: ‘Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi- XXIII. Jagon jardunaldia’.
-Euskaltzaindiaren Adierazpenak (1976-2018) eta Hizkuntza-zuzenbidea - Testu-bilduma euskaraz argitaraldi elektronikoak aurkeztuko dira jardunaldi honetan.
-Biltzarra baliatuz, Euskaltzaindiak hizkuntza gutxiagotuekin lan egiten duten hainbat akademiaren arteko sare sendoa osatu nahi du. Programa osoa, HEMEN.