- Eta ahoskera zer? lelopean ahozko komunikazioaren ertzak landu dira gaur, Gasteizen. Artium Museoan egin da mendeurrenaren baitan antolatu den laugarren jardunaldi akademikoa.
- Lourdes Oñederra, Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeburua: “Ahoskerak axola du eremu kognitibo eta psikolingusitikoan, hiztunari ziurtasuna ematen diolako ahoskera egokia izateak; eta baita eremu soziolinguistikoan, euskara normalizatzeko hizkera mailak garatu behar direlako gaztelaniaren eta frantsesaren ereduetatik babestuz”.
- María Heliodora Cuenca Villarín, Sevillako Unibertsitateko irakaslea: “Orain arte arreta gutxi eskaini izan zaio ahozkotasunari. Denbora gutxi dago horretarako, ikasleen ahozkotasuna ez da ebaluatzen, irakasleen artean prestakuntza gabezia handia dago, ez da proiektu curricularretan sartzen, gutxi ikertzen da, material eza dago…”
- Julia Marin antzerki itzultzailea: “Ahots gora irakurri behar da lehendabizi, eta gero erreparatu mezuari; ondoren, testua ‘okupatzen’ ikasi behar da, bolumena eman: hitzak edukiz eta esanahiz bete, esaldien hierarkiari erreparatu, testu zatiak bereizi, testuaren egituran oinarritu…”
Irakurri gehiago: “Ahoskera egokia izateak ziurtasuna ematen dio hiztunari”
- Mendeurreneko laugarren jardunaldi akademikoa Artium Museoan izanen da, goizez (09:00-13:45). Hasiera ekitaldian parte hartuko dute Andres Urrutia euskaltzainburuak, Miren Lourdes Oñederra Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeburuak, Igone Martínez de Luna Arabako Euskara foru diputatuak eta Iñaki Prusilla Gasteizko Udaletxeko Euskara zinegotziak.
- Eta ahoskera zer? lelopean, ahozko komunikazioaren ertzak landuko dira Gasteizen.
- Programa osoa, HEMEN.
- 106 lagunek eman dute izena, baina streaming bidez ere jarrai daiteke jardunaldia, Akademiaren Youtube-ko atarian: https://youtu.be/CYncSq4nTRg
- Larunbatean, otsailak 16 dituela, Mauleko Ondarearen Etxean inauguratuko da erakusketa. Baionako Biltzarraren ekarpenari eta garaiari luzatzen die begirada erakusketak.
- Goizeko 11:00etan izango da ekitaldia, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xarles Videgain euskaltzainburuordeak eta Mixel Etxebest Maule-Lextarreko auzapezak parte hartuko dute.
- Euskal Elkargoaren, Euskararen Erakunde Publikoaren, Baionako Herriko Etxearen eta Crédit Agricole-ren babesa jaso du erakusketak.
- "Jon Lopategi lagun zaharra’re/ aipatzea komeni zan,/ garai batean uztarri baten/ berakin ibili nintzan./ Polizi eta guardi zibilak/ gure atzetik zebiltzan,/ bertsoa gendun gure armatzat/ gerra edo gudaritzan;/ poz bat badaukat, egin genduna/ ez zala alperrik izan.
- Jon Azpillagak kantatu zuen bertso hau Lopategiren omenaldian. Ez zen, ez, alferrik izan haiek bertsoaren bidez egin zuten lana, emaitza apartak izan ditu kulturaren eta transmisioaren alorrean, baita politikarenean ere, beste gisa batez esan ez zitezkeenak esan eta kontzientzien ernarazle izan baitziren.
- "Jon Lopategi Lauzirikaren heriotzaren berri izan dugu, Muxikako semea eta Arietzako bertso-eskolako landare fruitutsua. Bertsoari eta euskarari dautsala bere bizialdirik gehiena eman duen gizona, eta lan horren guztiaren merituz, Euskaltzaindiak 2004an ohorezko euskaltzain izendatua. Bertsotan ezagutu nuen 60ko hamarkadan Olabarriko (Errigoiti) jaietan, Iturri bertsolariarekin batera, Bizkaiko gobernadore zibilak lurraldean bertsotan plazan egitea zorrotz galarazi baino lehen. Eta azkenengoz berarekin egon, iazko abuztuan, Oscar Elgezabal txirrindulariaren hileta-egunean, Arietzako txokoan.