- Pasa den ostiralean, Euskaltzaindiak Osoko bilkura egin zuen Nafarroako Jauregian, mendeurrenaren ospakizunen karietara.
- Bilboko Udalak eta Euskararen Akademiak hirian euskara eta euskal kultura sustatzen jarraitzeko hitzarmena berritu dute.
- Besteak beste, Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariaren biografia argitaratuko da aurten.
- Juan Mari Aburto (Bilboko alkatea): "Zorionak Euskaltzaindia, ehun urtez eginiko lanagatik. Bilboko Udaletik ere jarraituko dugu euskararen erabilera bultzatzen".
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Bilboko Udalak euskararekiko ardura eredugarria darakutsa, eta guretzat estrategikoa da urtero sinatzen dugun hitzarmen hau".
Irakurri gehiago: "Bilboko Udalak euskararekiko ardura eredugarria darakutsa" Iruzkin berria idatzi
- Alan King lankide eta laguna zendu da. Espero genuen berria, baina horrek ez du arinduko haren hutsunea. Zorionez, ia beti izan ditugu atzerriko adituak euskarari ekarpen handiak egin dizkiotenak. Baina kosta egiten zaigu ezagutu dugunoi Alan King “atzerritartzat“ hartzea, gure artean eman du-eta bere bizitzaren zatirik handiena. Gure artean, gurekin batera gramatika-lanetan. Gutako bat zen, beste euskaldun bat gehiago. Egia da Ingalaterran jaio zela 1954an, baina bere hitzak baino hoberik ez dugu aurkituko Alan Roy King nor izan den jakiteko: “Ingalaterrako ipar-mendebaldean jaioa naiz, kostako herri batean, Lancashire izeneko kondaduan. Nire gurasoak Londresen jaio ziren eta aitona-amonak, berriz, Ekialdeko Europako etorkin juduak ziren. Hamahiru urte bete arte Ingalaterran hazi nintzen eta gero Kalifornian, eta ondoren Europara itzuli nintzen. Hogeita bost urte nituelarik Euskal Herrira etorri nintzen bizitzera, eta geroztik bertan bizi izan naiz, Gipuzkoan, nahiz eta aldi batzuk kanpoan igaro, hala nola Ingalaterran (berriz), Katalunian, Galesen eta El Salvadorren (Erdi Amerikan alegia). Ama eta anaia Hawaiin ditut eta han ere pasatzen ditut alditxoak noizbehinka”.
(Miren Azkarate euskaltzain osoaren artikulua)
- Euskaltzaindiak Osoko bilkura egin du Nafarroako Jauregian, mendeurrenaren ospakizunen karietara.
- Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak berritu egin du Nafarroako Gobernuak Euskaltzaindiarekin duen “lankidetza konpromisoa”.
- Andres Urrutia: “Gaur-gaurkoz maiz esaten da euskararen aldeko ekitaldietan hitzetatik ekintzetara pasatu behar dela, asko hitz egiten da konpromisoari buruz. Horregatik, Euskaltzaindiak berretsi egiten ditu bai sorreran eta bai izan duen ibilbidean izan dituen gidalerroak: euskara indartzea, euskaraz mintzo diren pertsonen eskubideak zaintzea eta defendatzea, eta iritzien aniztasuna bateratzea, hizkuntza indartzeko. Gako horiek giltzarri dira gure lanean”.
- "Alan King izeneko euskaldun hizkuntzalari jakintsu, zorrotz, zuzen eta maitagarri batek utzi egin gaitu. Duela bizpahiru hilabete Zarauzko Hitzan elkarrizketatu zuten: “Euskara ez dago salbu” zioen izenburu deigarriak. Arrazoi borobilak jalkitzen ditu Alanek elkarrizketa horretan.
(Patxi Goenaga euskaltzain osoaren artikulua)