- 1967tik aitzina latineko idazki ofizialak euskarara itzuli zituen taldeari aitortza zabala egin dio gaur Euskaltzaindiak, bere Bilboko egoitzan; hain zuzen, Baiona, Iruñea, Donostia eta Bilboko elizbarrutietan testuak itzultzen ibili ziren abade eta erlijiosoak omendu ditu Akademiak. Euren arteko batzuk dagoeneko hilda daude, baina bestetzuk ez; azken hauek oraindik lanean ari dira.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Hona, bada, eginiko lanaren aitortza, lan-itzulpen egoki eta zuzena egin duzuelako”. “Hizkuntzak biziak dira eta etengabe doaz egokitzen. Orobat Eliza eta Euskaltzaindia. Izan dadila gaurkoa gerogarrenean izango dugunaren eredu eta jarraibidea. Ekin eta jarrai”.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak liturgiako testuen euskaratzaileak omendu ditu Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean, Garestik Gasteiza bitartean ibilbidea eginen duen Korrikaren 21. ekitaldian parte hartzera deitu ditu herritarrak, herri erakundeak, alderdiak, sindikatuak, bai eta gizarte-eragile oro ere. Horrela, euskararen alde azaltzeaz gainera, euskararen biziberritzea denon esku dagoela azpimarratu nahi du.
- Ekitaldia goizeko 12:00etan izanen da, Aretxabaletako Arkupe kultura-etxeko Zaraia aretoan. Andoni Sagarna euskaltzainak emango dio erantzuna.
- Hona hemen ekitaldia zuzenean streaming bidez ikusteko esteka: https://youtu.be/0vNuh8vL9EI
- Euskaltzaindiaren webguneak 1.039.530 bisita izan ditu 2018an (2017an baino 183.501 gehiago) eta 4.431.147 bistaratze.
- Akademiaren atari digitalean gehien bisitatu diren edukiak Euskaltzaindiaren Hiztegia (1.261.585) eta Euskal Onomastikaren Datutegia (1.128.898) izan dira.
- Martxoaren 28an, latineko idazki ofizialak euskarara itzuli zituen taldeari aitortza egingo dio Euskaltzaindiak, bere Bilboko egoitzan.
- Ekitaldian bertan, Bizkaian Eleizea euskerearen alde dokumentala aurkeztuko da.
- Andres Urrutia euskaltzainburua: “Euskarari ekarpen izugarria egin diote itzultzaile hauek, testu erabilgarri bezain ederrak onduz, eta horregatik omenduko ditugu”.
- Felix Alonso Bilboko elizbarrutiko bikario nagusia: “Egia da Bilbotik bultzatu dugula ekitaldi berezi hau, baina gogoratu behar da lantalde horretan bazirela Baiona, Iruñea eta Donostiako elizbarrutietako partaideak ere; baziren eta oraindik ere badira”.
- Herri jakinduria gizarteratzeko eta ikerketa-lerro berriak zabaltzeko erronka
- II. Nazioarteko Dialektologia biltzarra (hitzaldiak - bideoak)
- Gizarte-bizitzari, gaixotasunei eta ahaidegoari lotutako lexikoa landu da Herri Hizkeren Atlasaren X. liburukian
- Euskararen atlasaren erronka: herri jakinduria nola azaleratu