- Labayru Fundazioko azken Batzar Nagusian ohorezko laguntzaile berriak izendatu dituzte, tartean, Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoa. Markinarrarekin batera, Jesus Eguzkiza Eguzki-k eta Miren Josune Aristondok jaso dute Labayruren aitortza.
Iruzkin berria idatzi
- Saria UPV/EHUk eta Euskaltzaindiaren Iker sailak antolatzen dute, bi urterik behin.
- Hona hemen 2018ko Koldo Mitxelena sarietako bost jakintza-arlo nagusietako saridunen zerrenda:
- Zientziak: Asier López Eiguren.
- Ingeniaritza eta Arkitektura: Olatz Pérez de Viñaspre Garralda.
- Osasun Zientziak: Mikele Macho Aizpurua.
- Gizarte eta Lege Zientziak: Juan Mari Aguirreurreta Elosegui.
- Artea eta Giza Zientziak: Miren Ibarluzea Santisteban. - Sariak banatzeko ekitaldia maiatzaren 6an (11etan) egingo da, eta sarituek diploma eta 2.000 euro gordineko zenbatekoa jasoko dituzte.
- Gaur, arratsaldeko bostetan abiatuko da 21. Korrika Garesetik, eta Euskaltzaindiak bertan parte hartzera deitzen ditu herritarrak, herri erakundeak, alderdiak, sindikatuak, bai eta gizarte-eragile oro ere.
- Horrela, euskararen alde azaltzeaz gainera, euskararen biziberritzea denon esku dagoela azpimarratu nahi du.
- Euskaltzaindiak 14an hartuko du lekukoa (12:13), Gasteizen, 2.555. kilometroan (EHIGEri hartu eta Ikastolen Elkarteari emango dio).
- Hiztegitik kofradiara izenburuko sarrera-hitzaldia irakurri du gaur Miriam Urkia euskaltzain osoak, Aretxabaletako Arkupe kultura-etxeko Zaraia aretoan. Ostean, euskaltzainak kargu berriaren zina egin du eta Andres Urrutia euskaltzainburuak diploma eta domina ezarri dizkio.
- Andoni Sagarnak eman dio erantzuna Urkiaren hitzaldiari, beste berbaldi mamitsu batekin (Badator aire freskoa): Euskaltzaindiarekin era bateko edo besteko harremanak izan dituzten “merezimendu handiko” emakumezkoak aipatu ditu euskaltzain donostiarrak.
- Galesko Parlamentuko ordezkariek Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza bisitatu zuten, atzo. Akademiaren historia bertatik-bertara ezagutzeko aukera izan zuten, eta opari berezia eraman zuten bueltan Galesera: Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitiae' liburuaren facsimila.
- Argazkietan, parlamentariak eta beraien laguntzaileak: Bethan Sayed, Mick Antoniw, Rhianon Passmore, Delyth Jewell, Caroline Jones, David Melding, Martha Howells, Nathan Wyer eta Osian Bowyer.