- Nazioarteko Literatura jardunaldia estreinatu da, gaur, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.
- Ekitaldiaren xedea “literatura, sarritan zentzuz hustua edo banalizatua den hitz hori” zentzuz betetzea dela nabarmendu du Aurelia Arkotxa euskaltzainak, betiere “idazle eleaniztunaren ikuspegitik”.
- Hitzaldiak zuzenean jarraitzeko, hemen: https://youtu.be/3gWyTze0-4g
Irakurri gehiago: Bernardo Atxaga: “Euskalduna izatea lan gehigarria da”
- Jardunaldia ostegunean (maiatzak 16) eta ostiralean (maiatzak 17) izango da, Akademiaren egoitzan (Plaza Barria, 15 – Bilbo). Parisko ITEM-ekin batera antolatu du Euskararen Akademiak biltzarra. Bertan, nazioarteko 26 hizlarik parte hartuko dute.
- Miren Dobaranek (Eusko Jaurlaritza), Ana de Castrok (Bizkaiko Foru Aldundia) eta Koldo Narbaizak (Bilboko Udala) parte hartuko dute aurkezpen ekitaldian, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin eta Aurelia Arkotxa euskaltzainarekin batera. Ostean, Bernardo Atxagak 'Egilearen aitorpenak' mintzaldia eskainiko du.
- Mendeurreneko VI. jardunaldi akademikoaren izenburua Idazkien eta hizkuntzen arteko itzulpena: eskuizkribuak, inprimakiak, literatura-artxiboak da, eta bertan hainbat hizkuntzarekin lanean diharduten idazleek erabilitako artxibo eta eskuizkribuak aztertuko dira.
- Streaming bidez jarraitzeko:
Osteguna: https://youtu.be/FN4sSALQfnc
- Hitzarmen honen bidez, Euskaltzaindia Iruñeko Udalari aholkularitza emateko zereginetan arituko da, euskararekin zerikusirik duten hizkuntza-aferez bezainbatean. Informazio- eta aholkularitza-zerbitzuak emanen ditu, bai eta txostenak eta ziurtagiriak ere, herritarrek horrelakoak eskatu ahala. Halaber, kultur hedapenerako jarduerak, ikastaroak, hitzaldiak eta abar bultzatuko ditu, kasuan-kasuko erakundeekin eta elkarteekin elkarlanean arituta. Azkenik, Euskaltzaindiak sustatzen dituen argitalpen, aldizkari eta edizioen zenbait ale emanen dizkie udal-liburutegi publikoei eta Iruñeko Udaleko Euskara Zerbitzuari.
- Irudietan, Andres Iñigo, Sagrario Aleman eta Patxi Zabaleta euskaltzain nafarrak, Aritz Romeo Hizkuntza Politikako zinegotziarekin eta Inma Errea Udaletxeko Euskara zuzendariarekin.
- 2018. urtean, 33 tesi defendatu ziren euskaraz UPV/EHUn, eta horietatik 17 nazioartekoak izan ziren, aurreko urteko kopurua bikoiztuz. Datu hori nabarmendu dute UPV/EHUko eta Euskaltzaindiko ordezkariek, Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena sariak banatu diren egunean.
- Hauek izan dira 2018ko sarituak: Asier López (Zientziak); Olatz Pérez de Viñaspre (Ingeniaritza eta Arkitektura); Mikele Macho (Osasun Zientziak); Juan Mari Aguirreurreta (Gizarte eta Lege Zientziak); eta Miren Ibarluzea (Artea eta Giza Zientziak). Diploma bana eta 2.000 euro gordineko diru-kopurua jaso dituzte.