- Izen neutroen (genero-marka gabeen) saila lehen aldiz sartzen da Euskaltzaindiaren pertsona-izendegian, eta 500 izen inguru gehitu dira bertan. Pertsona-izen txikigarriak ere txertatu dira.
- Euskaltzaindiaren betebeharra da euskal pertsona-izenen zuzentasun linguistikoa bermatzea eta urte hauetan guztietan metatu duen esperientzia herritarren esku jartzea. Honela, izaera irekia eta dinamikoa izango du Izendegi berriak eta aldiro-aldiro gaurkotuko da, Euskaltzaindiaren webgunean.
- Gogoratu behar da Espainiako legerian 1957ko Legeak beren-beregi debekatzen dituela sexuari buruz okerra eragiten duten izenak. Erregistro Zibilari buruzko 20/2011 Legeak ezabatu behar zuen debeku hori, baina oraindik ez da indarrean jarri. Euskaltzaindiak 2018ko urtarrilean adierazi zion Espainiako Justizia Ministerioari badirela euskaraz genero maskulinoa edo femeninoa era esklusiboan atxikirik ez duten pertsona-izenak, eta, ondorioz, indarrean dauden lege-arauak erregistro zibiletan malguago aplika daitezen eskatu zion.
- Pertsona-izendegiarekin batera, Euskal Onomastika Datutegi berritua (100.000tik gora dira gehitutako erregistroak) eta Kale- eta karrika-izenen eskuliburua ere aurkeztu dira gaur.
- EODA osoa: https://www.euskaltzaindia.eus/eoda
- Pertsona-izenak: https://www.euskaltzaindia.eus/eoda-izenak
- Deiturak: https://www.euskaltzaindia.eus/eoda-deiturak
- Leku-izenak: https://www.euskaltzaindia.eus/eoda-lekuak
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak genero-markarik gabeko izenak erantsi ditu pertsona-izendegian
- Zuzenean jarraitzeko (streaming bidez):
- Gaur (ekainak 13, osteguna): https://youtu.be/DPS-bKL0OU8
- Bihar (ekainak 14, ostirala): https://t.co/t2eIm5hQif
- Mendeurreneko VII. jardunaldi akademikoa estreinatu da, gaur, Gasteizko Europa jauregian. Onomastika-ondarea babestu eta gizarteratu: han-hemengo esperientziak lemapean egingo da bi egunez luzatuko den biltzarra.
- Harrera-ekitaldian erakundeetako ordezkari hauek parte hartu dute: Joseba Lozano (Eusko Jaurlaritza - Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria); Joseba Koldo Pérez de Heredia (Arabako Foru Aldundia); Gorka Urtaran (Gasteizko alkatea); Andres Urrutia (euskaltzainburua); Roberto González de Viñaspre (Onomastika batzordeko burua eta Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria).
- Roberto González de Viñaspre (Onomastika batzordeko burua): “Toponimo guztiak, handi zein txiki, komunitate osoaren ondare dira, ez bakarrik tokian tokiko hiztunena”.
- Ostegun honetan, ekainak 13 dituela, Mikel Zalbide euskaltzain osoak Euskaltzaindiaren mendeurrenari buruzko hitzaldia eskainiko du Leipzigeko Unibertsitatean (Die Königliche Akademie der Baskischen Sprache Euskaltzaindia: ein Dutzend sprachsoziologische Bemerkungen). Zalbidek euskal akademiaren sorrera eta garapena aztertuko ditu berbaldian, eta, bide batez, mende honetako mugarriak azalduko ditu, soziolinguistikaren perspektibatik betiere.
- Beste behin, arrakastatsua izan da Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraitua.
- Hiriko Arriaga Antzokiak hartu du egitasmoa, eta bertan izan dira Euskaltzaindiko kideak: Andres Urrutia, Xabier Kintana, Adolfo Arejita eta Erramun Osa, besteak beste.
- Anjel Lertxundi idazle eta euskaltzain urgazlearen Otto Pette omendu nahi izan dute aldi honetan Bilbo Zaharra euskaltegiko arduradunek, eta 400 ahotsetara irakurri da maisulana, goizetik hasi eta iluntzeraino.