- Udalbatzak eta Euskaltzaindiak 1996ko irailean sinatu zuten horrelako lehenengo lankidetza-hitzarmena. Geroztik, urtero berritzen dute konpromisoa.
- Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Euskaltzaindiak mende batean egin duen lan eskerga eta euskararen alde egin duen ekarpen "erabakigarria" eskertu ditu.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Gasteiz probaleku aparta da, mendeetan hizkuntza desberdinak bidaide izan direlako hirian, eta toponimiaren alorrean horren ikerketa zabala egiten ari den toki bakarra delako".
Irakurri gehiago: Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Udalak eta... Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2019/uztaila/urtaran-urrutia.jpg)
- Bi erakundeen arteko aspaldiko elkarlana sendotu nahi da, hirian euskararen erabilera bultzatzeko proiektuak garatuz.
- 10:30ean izenpetuko da hitzarmena, Gasteizko Udaletxean (prentsa-aretoan).
Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak Euskararen Gramatika arauemaile baten proposamena aurkeztu du
- Gramatika jardunaldiak mentalitate aldaketa nabarmendu du. Miren Azkarate euskaltzain osoaren hitzak baliatuz, “lehen, hizkuntza bat zuzen hitz egin eta idazteko arauen multzoa” zatekeen gramatika; gaur egun, berriz, “hizkuntza jakin baten osagaien (hotsen, formen, joskeren) azterketa eta azalpena” litzateke.
- Euskararen Gramatika arauemaile baten proposamena aurkeztu du Pello Salaburu Gramatika batzordeburuak. “Lan irekia” dela adierazi du, eta gaineratu du iritziak eta kritikak batu ondoren Euskaltzaindiak erabaki beharko duela lanarekin zer egin.
- Bihar, uztailak 11 dituela, Gramatika jardunaldia izanen da Donostian, Luis Villasante Ikerketa Zentroan (Tolare baserria/Almortza bidea, 6)
- Besteak beste, honako helburu hauek ditu Gramatikak XXI. mendean izeneko jardunaldiak:
- XXI. mendeko inguruko gramatikek dituzten ezaugarri nagusiak nabarmentzea.
- Gramatika batzordeak ondu duen Euskararen Gramatikaren testua aurkeztea eta gaurko gramatiken pareko egiten duten ezaugarriak azpimarratzea
- Gainerako Akademiek mende honetan argitaratu dituzten edo argitaratzear dituzten gramatiken eta horien ezaugarrien berri izatea. Hartara, argiago ikusiko da Gramatika batzordeak landutako proposamenaren testuingurua zein den.
- Mota honetako gramatika batek zer dakarkien euskalgintzako sektoreei. - Egitarau osoa, HEMEN: https://labur.eus/4o5NL
![](/dok/plazaberri/2019/uztaila/EuskaltzaindiarenHiztegia.jpg)
- Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak: azken sei hilabeteotan, 312 sarrera eta 85 azpisarrera berri arautu ditu; alegia, 397 forma berri.
- Orain arte ez bezala, sarrera batetik beste baterako loturetan estekak ezarri dira hiztegi osoan, zuzenean -klik baten bidez- aipatutako sarrera horretara joateko.
- Aldaketa guztiak, HEMEN
- Ipar Euskal Herrian euskararen presentzia indartzeko akordioa sinatu dute EEPk eta Euskaltzaindiak
- EHHE-200: Hitzen lekukotasunak aurreratu dira eta ugaldu aldaera ezezagunak
- Euskararen historia ezagutzeko lan-tresna “txiki baina garrantzitsua” aurkeztu du Euskaltzaindiak
- 'Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa’ aurkeztuko da asteazkenean