- Aurtengo Xalbadorren Eguna dela eta, gaztetxoentzako bertsopaper lehiaketa antolatu du Deiadarra elkarteak.
- Jakingarri guztiak, HEMEN.
- Lanak bidaltzeko azken eguna irailaren 30a izango da. Epaimahaiak Xalbadorren Egunean bertan banatuko ditu sariak.
Iruzkin berria idatzi
- Orain arte, 32 emanaldi eskaini ditu Tartean Teatro konpainiak, eta beste 15 dituzte lotuta, urritik aitzina.
- Honela, mendeurrenaren baitan Euskaltzaindiak Tartean-ekin batera ekoiztutako antzezlana Baionan (urriaren 8an), Gernikan (11n), Donostian (12an), Getxon (13an), Lauro Ikastolan (Bizkaia -17an-), Durangon (24an) eta Eibarren (25ean) ikusi ahal izango da.
- Patxo Telleriak idatzi du Ghero, azken euskalduna-ren gidoia, eta Jokin Oregi da antzezlanaren zuzendaria. Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza dira antzezleak.
(Argazkiak: Guillermo Casas)
![](/dok/plazaberri/2019/uztaila/garbiñe_Ubeda_2.jpg)
- Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskaltzaindiak bost urteko iraupena duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Garbiñe Ubeda EIEko lehendakariak (Ibarra, Gipuzkoa, 1967) akordioaren garrantzia azpimarratu du, eta, bide batez, elkartearen nondik-norakoak azaldu ditu Plazaberrin.
- G. Ubeda: “Euskarari balioa eman behar zaio. Eta balioa emateko, ekonomiaren eta garapenaren parte izan behar du”.
![](/dok/plazaberri/2019/uztaila/Azala_oroitidazkia_2018.jpg)
- Euskaltzaindiaren 2018ko Oroitidazkia Akademiaren webgunean bertan irakur daiteke, jada.
- Akademiak 2018an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da Oroitidazkia, eta PDF formatuan eskaintzen da.
- Ohi bezala, 2018ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak; Akademia jarduera; Erakundearen zerbitzuak; Herri administrazio eta erakundeak; Webgunea eta gizarteratze lana; eta Euskaltzaindiaren balantzea eta galdu-irabazien kontua.
![](/dok/plazaberri/2019/uztaila/jendea.jpg)
- Irailaren 12an (egun osoa) eta 13an (egun erdia) izanen da, Donostiako Tabakaleran.
- Honako helburu hauek ditu iraileko jardunaldiak:
- XXI. mendean Euskaltzaindiaren lana aurrera doa Iker eta Jagon sailetan. Jardunaldi honetan garatu nahi da euskararen estandarizazioa nola bizkor daitekeen, garai hauetan egunerokoa eta ezinbestekoa bihurtu den ingurune digitalaren bitartez.
- Beste hizkuntzetako esperientziak ezagutuz eta Euskaltzaindiarenak ere azalduz, helburua da aurrera egitea euskalgintzarekin batera, euskararen estandarizazio horren formulazioan, ebaluazioan eta zabalkuntza bidean. - Informazio gehiago, HEMEN
- Izen-ematea (irailaren 9ra arte): Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko./
944158155/ 943428050/ 948223471/ 0559256426