![](/dok/plazaberri/2019/uztaila/Videgain-Arrabit-Urrutia.jpg)
- 2017-2022 aldiko hitzarmenaren aurtengo eranskinari esker, lana euskaraz egiten duten profesionalen maila jasotzeko C1etik gorako hizkuntza-prestakuntzako moduluak antolatu ahalko ditu EEPk, Euskaltzaindiaren laguntzarekin.
- Euskaltzaindiak toponimian trebatuko ditu euskarazko toponimiaren arloan lan egiten duten profesionalak.
- Gainera, hiru lan argitaratuko ditu Euskaltzaindiak 2019an: Eñaut Etxamendiren obra narratiboa (1964-2011); Euskal Literaturaren Antologia II: Errenazimendutik ilustraziora; eta Adrien Gachiteguyren Laborantza. Laborantzatik hobeki bizitzeko.
(Argazkian, Xarles Videgain Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria; Beñat Arrabit EEPko lehendakaria; eta Andres Urrutia euskaltzainburua).
Irakurri gehiago: Ipar Euskal Herrian euskararen presentzia indartzeko akordioa sinatu dute EEPk eta Euskaltzaindiak Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak argitaratu berri duen Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren (EHHE-200) nondik norakoak azaldu dira gaur, hizkuntzalarientzat antolatutako mintegian.
- Hitzaldietan parte hartu dute Jose Antonio Pascualek (RAE); Reina Bastardasek (Bartzelonako Unibertsitatea); Joakin Gorrotxategik (euskaltzain urgazlea); Joseba Lakarrak (euskaltzain osoa, EHHE-200 egitasmoko koordinatzailea) eta Julen Manterolak (EHHE-200 egitasmoa).
- Joseba Lakarra (Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa egitasmoaren arduraduna): "Aberats gertatu da EHHE200en egin den eta Orotariko Euskal Hiztegitik harago doan protohistoriaren azterketa zabala; asko edo gutxi, ia beti aurreratu dira lehen lekukotasunak eta ugaldu azterketa diakronikorako ezinbesteko diren aldaera ezezagun edo gutxi ezagunak; orobat, berritu dira sarri hedadura dialektal zaharrez genituen usteak".
![](/dok/plazaberri/2019/uztaila/Hiztegi_Etimologikoa_1.jpg)
- Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200) aurkeztu du gaur Euskaltzaindiak. 200 hitz-familia eta ia 2.600 sarrera eta azpisarrera eratu dira, 100 inguru ondare zaharreko oinarriekin, eta beste horrenbeste mailegatuekin. Momentuz, paperean editatu da; aurrerago izango da euskarri digitalean.
- EHHE euskararen historia aztergai duten ikertzaileentzat idatzia da, batez ere; gainerako filologo eta hizkuntzalariek nahiz hizkuntza-zaletasuna duten askok aurki lezakete, halere, bere intereseko ezagutzarik alor horretan.
- Joseba Lakarra (lantaldearen koordinatzailea): “EHHE-200ek hitzen ikerketan inplikaturiko alorretan urrats sendoak emateko lanabesa izatea du helburu. Asmo zabalago horren barnean, hurrengo urteotan zabaldu eta gainditu nahi genukeen EHHE-200 hau zati txiki baina garrantzitsua iruditzen zaigu”.
- Bihar, hizkuntzalari eta adituen aurrean aurkeztuko da EHHE-200. Horretarako, goiz bateko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak Bilboko egoitzan. Mintegi honetan parte hartuko dute Jose Antonio Pascualek (RAE); Reina Bastardasek (Universitat de Barcelona); Joakin Gorrotxategik (euskaltzain urgazlea, UPV/EHU); Joseba Lakarrak (euskaltzain osoa, EHHE-200 egitasmoko koordinatzailea); Iñaki Segurolak eta Julen Manterolak (EHHE-200 egitasmoa).
![](/dok/plazaberri/2019/uztaila/hiztegi_etimologikoa.jpg)
- Ordua eta lekua: Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15), 11:30ean.
- 2009ko bere Barne Jardunaldietan hartu zuen Euskaltzaindiak Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa abiatzeko erabakia. Ordutik, lantaldean aritu izan dira Julen Manterola, Iñaki Segurola, Gabriel Fraile eta Koro Segurola, guztiak Joseba Lakarraren zuzendaritzapean.
- Hiztegi etimologikoa hizkuntzaren barne historia aplikatua baizik ez da, hots, fonologia-, morfologia-, dialektologia-, sintaxi diakronikoan… oinarritu eta hitzen (sarreren) inguruan antolatutako hizkuntzaren historiaren ikerketa eta azalpena.
- Euskaltzaindiak eta Baionako Herriko Etxeak 2019ko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.
- Akordioaren ondorioz, mendeurreneko ospakizunenkari sortutako ikuskizunak ikusi ahalko dira hirian: Mende berria kantuz kontzertua, Ghero antzezlana eta Biz´Hitza dantza ikuskizuna.
- Yves Ugalde (Kultura gaietarako Baionako auzapezordea): "Sinboliko izatetik, Baionako Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza eraginkorra izatera pasa da. Horren adibide garbia da Baionako hiriko karrikak eta beste zenbait leku-izen egokitzeko Euskaltzaindiak ekartzen duen laguntza eta aholkularitza. Orain, lankidetza hau Ipar Euskal Herriko herri guztietara hedatu behar da".
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Hitzarmen honek berresten ditu Euskaltzaindiak eta Baionako Herriko Etxeak euskararen sustapenerako hartu dituzten bideak eta lan-ildoak”.
- Hurrengoko jardunaldi akademikoak: Hiztegi Etimologikoa (uztailak 4) eta Gramatika (uztailak 11)
- Bermeora heldu da ‘Euskara Ibiltaria’, ikusi, entzun eta usaindu daitekeen erakusketa
- Irizpideak ulertzeko eta hedatzeko tresnak, denen eskura
- ‘Kale- eta karrika-izenen eskuliburua'ren aurkezpena (bideoa)