- Jaialdi bikoitza urriaren 12an eta 13an egingo da, Urepelen, beti bezala.
- Deiadarra taldeak kanpin zerbitzua antolatuko du Urepelen; hoteletan lo egin nahi dutenentzat ere badago aukera. Bazkaria, hotela edo kanpina erreserbatzeko, 0033 624332995 telefonora deitu behar da lehenbailehen.
Irakurri gehiago: Pierre Topet, Jon Mugartegi eta Jon Lopategi omenduko ditu Deiadarra elkarteak Xalbadorren egunean Iruzkin berria idatzi
- Bukatu da Euskaltzaindiaren mendeurreneko azken mintegi akademikoa (Ingurune digitala, hizkuntzen estandarizazioa eta euskara). Azken saioetan parte hartu dute, besteak beste, Miriam Urkiak, Hans Van de Veldek, Mikel Zalbidek, Vincenç Rivièrek eta Joaquim Rafelek.
- Mikel Zalbide (euskaltzain osoa): “Arauak gustukoak diren, erabiltzen ote diren, nork erabiltzen ote dituen aztertu behar da, eta, finean, jarrera, ezagutza eta erabilera aztertu, teknologia berriak baliatuz”.
- Gaur estreinatu da Euskaltzaindiaren mendeurreneko hamargarren eta azken jardunaldi akademikoa, Donostiako Tabakaleran: Ingurune digitala, hizkuntzen estandarizazioa eta euskara.
- Andres Urrutia euskaltzainburuak ospakizunen hastapenak ekarri ditu gogora: “Ia urtebete joan da Arantzazun webgune eta eduki digital berriak nahiz berriztatuak aurkeztu genituenetik”. Orduko goiburuari keinu eginez, helbururik behinena “Euskaltzainditik mundu zabalera” jotzea dela aitortu du, eta, horrekin batera, “digitalizazioa”. “Horiek ahalbidetuko dutelako, gero eta zerbitzu eragingarriagoa eskaintzea gizarteari eta euskararen erabilerara hurreratzen diren guztiei”, gaineratu du Urrutiak.
- Irailaren 21ean -larunbata- izanen da jaialdia, Bilboko Plaza Barrian, eta Euskaltzaindiak bertan parte hartzeko deia egiten die Euskal Herri osoko euskaltzale eta dantzazaleei.
- Egitarauari dagokionez, 13:00etan abiatuko da jaialdia, Bilboko Plaza Barrian egingo den soka-dantza herrikoiarekin; Zazpi Kaleetatik erronda egin ostean, 17:30ean izanen da mendeurreneko erromeria.
- Parte-hartzaileak: Berrizko San Lorentzo dantza-taldea, Bilbo Kantari, Jarauta 69 txaranga, AIKO Taldea, Bizkaiko Gaiteroak, eta Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida trikitilariak.
- Euskaltzaindiaren mendeurreneko azken jardunaldi akademikoa (Ingurune digitala, hizkuntzen estandarizazioa eta euskara) streaming bidez jarrai daiteke, hemen:
- Irailak 12: https://www.youtube.com/watch?v=BA6hyCMEv-o
- Irailak 13: https://www.youtube.com/watch?v=UeP1VxxlYGU