- Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHUren Urrezko Domina eman dio Euskaltzaindiari, “urtez urte euskara arautu eta modernizatzeko egindako lanagatik”.
- Nekane Balluerka (UPV/EHUko errektorea): “Euskaltzaindia eta Unibertsitatea bi erakunde desberdin dira, baina esan dezakegu bi-biak eskutik helduta ibili direla azken mende erdian".
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "1918-1919 urte bitartean sorturiko Akademiak, egun euskararentzako erakunde aholku emaile ofiziala denak, historian zehar zin-zinezko komunitate zientifiko eta akademikoa ondu du, eta bere egitekoa gizartearen zerbitzuan jarri du".
- Euskaltzaindiaren mendeurrenaren balantzea eskaini dute gaur Andres Urrutia euskaltzainburuak, Sagrario Aleman euskaltzainak eta Ibon Usarralde mendeurreneko koordinatzaileak.
- Sagrario Alemanek mendeurrenaren helburu nagusiak lortu direla azpimarratu du: "Gizarte eragile publiko eta pribatuekin eginiko elkarlana nabarmendu nahi nuke, eta, horrezaz gain, etorkizunari begira jarri garela, atzera begira bainoago".
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Euskaltzaindia sortu zen euskarari zerbitzua emateko eta bokazio horrekin jarraituko du etorkizunean ere".
![](/dok/plazaberri/2019/urria/MGBilbao.jpg)
Azaroaren 14an (egun osoa) eta 15ean (egun erdia) izanen da, Bilboko Merkataritza Ganberan.
Euskaltzaindiaren Sustapen batzordearen ekimenez antolatu den XXIV. Jagon Jardunaldiaren bidez, hausnarketarako, esperientzien trukerako eta elkarlanerako topagunea eskaini nahi du Euskaltzaindiak, sentsibilitate eta ikuspegi ezberdinak bilduz: batetik, arlo sozioekonomikoak euskararen biziberritze prozesuan duen funtzioaz jarduteko eta, bestetik, euskarak arlo sozioekonomikoan dituen etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko.
Izen-ematea (azaroaren 11 arte): Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 944158155 / 943428050 / 948223471 / 0559256426
- Ilaski Serrano kazetariak elkarrizketatuko du, 20:00etan, eta ordu erdi beranduago hasiko da kontzertua, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15).
- Formatu txikiko kontzertuen III. aldian musikari hauek parte hartuko dute: Maite Larburu, Joseba Irazoki, Peio Ospital, Afrika Bibang eta Xatiro.
- Kontzertu guztiak ostegunetan izanen dira, 20:00etatik aurrera, eta ohiko egitaraua mantenduko da: 30 minutuko elkarrizketa musikariari eta, ondoren, 50 minutuko kontzertu akustikoa.
- Akademiak Bilboko Udalarekin batera antolatzen du egitasmo hau, 2017tik, eta euskal musika sustatzea du helburu.
- Sorterriko eskolan omenaldi hunkigarria egin diote Nafarroa Behereko idazle, kazetari eta euskaltzaleari.
- Sagrario Aleman euskaltzain nafarrak emaztearen ibilbide oparoa eta Minaberrik haurren literaturan izandako aitzindaritza-lana goraipatu ditu.