![](/dok/plazaberri/2019/urria/domina_EHU.jpg)
- UPV/EHUk Urrezko Domina emango dio Euskaltzaindiari urriaren 25ean. Ekitaldia 11:30ean izanen da, UPV/EHUko Areto Nagusian, Leioan (Bizkaiko Campusa).
- Euskaltzaindiak urriko batzarra egiteko baliatuko du egun seinalatua. Hartara, Osoko bilkuran mendeurreneko jardueren balantzea eta 2020ko egutegia aurkeztuko dira; horrezaz gain, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak batzorde Ahaldunduaren oharrak aztertu eta erabakiak hartuko dira.
- Baionako Unibertsitateak hartu du gaur Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren (EHHE 200) aurkezpena. Euskal ikasketak egiten dabilen Ipar Euskal Herriko ikasle ugari hurbildu da EHHE lanari buruzko azalpenak entzutera; baita euskaltzainak eta euskalgintzan diharduten norbanakoak ere.
Irakurri gehiago: Baionako Unibertsitatean aurkeztu da Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa
- Mendeurrenaren amaierako ekitaldia izan da gaur Gipuzkoako Foru Aldundian, Donostian. Bertan, Andres Urrutia euskaltzainburuak azpimarratu du etorkizunari begira dagoela Akademia, eta ondorengo urteetan jorratu beharreko alorrak aletu ditu, hots, digitalizazioa, nazioartekotzea, profesionalizazioa eta gizarteratzea.
- “Euskal Herriko gizarte-eragileekin batera jardun behar dugu, ahalik eta modu zabalenean, mendeurrenean egin dugun bezala”, azpimarratu du Urrutiak, eta nabarmendu du Akademiak mendeurrena baliatu duela “euskararekin, euskal kulturarekin eta euskal gizarte osoarekin duen konpromisoa berriztatzeko, eta, bide batez, dei zabala egin dio euskal gizarte osoari:hain justu, aldi berriari, XXI. mende korapilatsu baina itxaropentsu honi, ilusio berrituarekin ekiteko deia”.
![](/dok/plazaberri/2019/urria/EHO.jpg)
- Akademiak sarean jarri berri du Orotariko Euskal Hiztegiaren (OEH) bertsio berritua, bi berrikuntza nagusi dituena: hiztegia TEI gidalerroen arabera egituratua eta sareko kontsultarako bide berriak.
- OEH-k 146.134 sarrera eta 56.781 azpisarrera biltzen ditu.
(Erabilerarako adibide bat: Azpisarrera bat bilatu -irudian, mendi-mendi-.
![](/dok/plazaberri/2019/urria/Gipuzkoako_aldundian_20191007.jpg)
- Larunbat honetan gogoratuko da 1919ko urriaren 7an Euskaltzaindiak espazio berean eginiko lehen Osoko bilkura. Orduko akademikoek Resurreccion Maria Azkue hautatu zuten buru, Jose Agerre diruzain, Julio Urkixo liburuzain eta Luis Eleizalde idazkari. Egoitza nagusia Bilbon finkatzea erabaki zen.
- Etziko ekitaldia 12:00etan hasiko da Gipuzkoa plazan eginen den soka-dantzarekin. Ostean, jauregira sartu eta herri agintarien hitzaldiak izanen dira, tartean Euskaltzaindiak mendeurrenaren baitan eginiko egitasmo guztiak biltzen dituen bideo laburra eskainiko dela. Azkenik, argazki ofiziala aterako da Foru Jauregian bertan.
- Ekitaldian EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko agintari nagusiek parte hartuko dute, Mendeurrenaren Ohorezko Patronatua osatzen duten erakunde, akademia eta elkarteen ordezkariekin batera.