- Pasa den ostiralean, Bilboko Koral Elkarteak Ohorezko Bazkide izendatu zuen Euskaltzaindia.
- Sociedad Bilbainan izan zen ekitaldia, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak bihotzez eskertu zuen Bilboko abesbatzak eginiko aitortza: “Pozez eta esker onez hartzen dugu gorazarre hau, eta bide batez berrestu nahi dut zuekin dugun konpromisoa, hots, euskararen aitzinatzea musikaren bitartez”.
- Bilboko Koral Elkartearen eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana areagotu egin da azken urteotan, eta horren emaitza da Mende berria kantuz ikuskizun ederra, non euskal kantu ezagunak modu zoragarri eta harrigarrian interpretatzen diren.
Euskaltzaindiaren XXIV. Jagon Jardunaldia (azaroak 15, Bilboko Merkataritza Ganberan).
Garbiñe Ubedaren kronika (II)
Irakurri gehiago: Euskara, errentagarri Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiaren XXIV. Jagon Jardunaldia (azaroak 14, Bilboko Merkataritza Ganberan).
Garbiñe Ubedaren kronika (I)
- Bihar izango da ekitaldia, Bilboko Sociedad Bilbaina elkartean, 20:00etan.
- Euskaltzaindiak bere ondarea digitalizatzeko ahalegin handiak egin ditu azken urteotan. Orain, beste hiru argitalpen jartzen ditu euskal gizartearen esku, doan: La politique linguistique de la Révolution Française et la Langue Basque; Euskara Batua eta Ipar Euskal Herria (1964-2018); eta Ardi Galdua.
- Euskaltzaindiaren argitalpen berriak, HEMEN