Euskaltzaindia María Chivite Nafarroako lehendakariarekin bildu da eta bere egitasmoak azaldu dizkio
- María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakariarekin bildu dira gaur estreinakoz Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako ordezkariak. Horretara, Iruñean izan dira Andres Urrutia euskaltzainburua, Sagrario Aleman Zuzendaritzako kidea, Andres Iñigo Akademiaren Nafarroako ordezkaria eta Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordea.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindia María Chivite Nafarroako lehendakariarekin bildu da eta bere egitasmoak azaldu dizkio Iruzkin berria idatzi
- Markina-Xemeingo karmeldarrek aldizkariaren 308. zenbakia plazaratu berri dute eta bertan tarte zabala eskaintzen diote Euskaltzaindiaren mendeurrenari: helburuak, egitasmoak, ekitaldi ofizialak, emaitzak, hitzarmenak...
- Karmelen urteko harpidetza 16 eurokoa da, eta harpide izateko eskaria helbide elektroniko honetara idatzita egin daiteke: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Euskaltzaindia Durangoko Azokan izango da beste behin, eta mendeurreneko ospakizunen baitan argitaratutako edozenbat lan eramango ditu bertara. Tartean, Berri gogoa liburua, Euskara Batuaren Eskuliburuaren (EBE) 3. edizio berritua, zentsura jorratzen duen Euskera agerkariaren 63 (2-2) zenbakia, Erlea 12, Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna komikia, Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200), Azkue Literatura sarietako irabazleen ipuin eta olerkiak biltzen dituen liburua eta beste.
- Iazko Azokan harrera bikaina izan zuen Euskara Batuaren Eskuliburuaren 3. argitaraldia kaleratu du Euskaltzaindiak. Eguneratuta ageri da liburua, Akademiaren azken erabakiak jaso baitira bertan. Bertsio digitala ere kontsulta daiteke, HEMEN
- Nafarroaren Egunean jaso du Akademiak Orreaga Fundazioak urtero ematen duen golardoa. Bereziki "lingua navarrorum-aren alde 100 urteko ibilbidean egin duen lana" baloratu eta saritu nahi izan dute Orreagako arduradunek.
- Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolaturiko mintegi honen bidez hausnarketarako, esperientzien trukerako eta elkarlanerako foro edo gune bat eskaini nahi da, sentsibilitate eta ikuspegi ezberdinak bilduz. Kasu honetan, immigrazioa gizarte fenomeno gisa ulertu eta euskararen biziberritze prozesuan duen paperaz jarduteko.
- Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, 2019ko abenduaren 12an.
- Izen-ematea: 944056450/ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Egitarau osoa HEMEN
- Nafarroako Parlamentuaren domina (bideoa)
- “Euskara herri baten ondasuna da, eta hori ezin du baliatu ez monopolizatu inongo alderdi, sinesmen edo ideologiak”
- ‘Euskara ibiltaria’ erakusketa interaktiboak euskararen aldakortasuna erakutsiko du Donostiako San Telmo Museoan
- Joan Mari Torrealdai: “Garrantzitsua da gure iragana egiaren eta zientziaren bidetik aztertzea”