- Urtarrilaren 31n Euskaltzaindiak 2019an zendutako lau euskaltzain omendu zituen Gipuzkoako foru jauregian. Xabier Amuriza ohorezko euskaltzainak irakurri zuen Jon Lopategiren hilberri-txostena; Miren Azkarate euskaltzain osoak Alan Roy King-ena; Xipri Arbelbide ohorezkoak Angel Aintzibururena; eta Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainak aletu zuen Txomin Solabarrieta ondarroarraren biografia.
- Ekitaldiaren bideoa, hemen: https://labur.eus/czgAJ
Iruzkin berria idatzi
- Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Andres Urrutia izan dira mahaiburu Donostiako foru jauregian egin den ekitaldi hunkigarrian.
- Xabier Amuriza ohorezko euskaltzainak irakurri du Jon Lopategiren hilberri-txostena; Miren Azkarate euskaltzain osoak Alan Roy King-ena; Xipri Arbelbide ohorezkoak Angel Aintzibururena; eta Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainak aletu du Txomin Solabarrieta ondarroarraren biografia.
![](/dok/plazaberri/2020/urtarrila/etxarren_1.jpg)
- Jean Baptiste Etxarren euskaltzain urgazlea zendu da, 91 urterekin. Bihar izango da ehorzketa, Nafarroako Auritz herrian, 16:00etan.
- Donazaharren (Nafarroa Beherea) jaio zen Etxarren, 1928ko irailaren 26an. Espainierako Goi Ikasketetan lizentziaduna (Bordeleko Unibertsitatea). Donibane Garaziko Jean de Mayorga Ikastegiaren zuzendari izatetik erretiroa hartuta zegoen. Les Amis de la Vieille Navarre elkarteko kidea zen.
- Euskaltzain urgazle izendatua 1979ko abenduaren 20an.
- Etxarrenen zenbait idazlan:
- Examen des esprits pour les sciences / Juan Huarte de San Juan [itzul.] (2000)
- Luzaiden gaindi [elkarlanean] (2002-2009)
- L'affaire du pont d'Auritz (2014).
- Mendeurrenaren baitan Euskaltzaindiak EiTBren eta BBK Fundazioaren laguntzaz ekoiztutako dokumentalaren bertsio biak Youtuben daude ikusgai, hain zuzen, Akademiaren atarian.
- Bernardo Atxagarena da lan honen jatorrizko ideia eta Fermin Etxegoien izan du zuzendari. Halaber, Joserra Senperenak jarri dio musika, Haizea Pastor da argazki zuzendaria eta muntaketa lanaren ardura Hodei Zanbranok hartu du. Beitturena da ekoizpena.
- Bertsio laburra ikusteko: https://labur.eus/fnrCm (21'/ azpitituluak gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez)
- Iaz izandako arrakasta ikusita, LAUTAN HIRU antzerki txikia, festibal handia egitasmoaren bigarren aldia antolatu du Euskaltzaindiak Cafe Bar Bilbaorekin, Zazpi Katu gaztetxearekin eta BIRA Kulturarekin batera; halaber, lau eragileen egoitzak izango dira antzezlanen agertokiak. Bilboko Udalak babestuko du ekimena.
- Otsailaren 6an hasita, antzerkizaleek hiru pieza ikusteko aukera izango dute ostegunero, lau astez iraungo duen jaialdian.
- Egitasmoaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, eta, iaz bezala, aurretiaz bonuak erosteko aukera izango da.
- Egitarau osoa, HEMEN
- “Erakunde eguneratuak behar ditugu, doituak, sendoak, ahots propioa dutenak eta herritarren premiei erantzuten dakitenak”
- UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa Euskaltzaindiaren erakunde atxikia izango da
- Jon Lopategi, Alan Roy King, Angel Aintziburu eta Txomin Solabarrieta omenduko ditu Euskaltzaindiak
- ‘Euskaltzaindiaren gaualdia’ Baionako Kalostrape ostatuan