- Euskaltzaindiak R. M. Azkue (1864-1951) omendu du gaur Lekeition. Herriko Udalarekin batera antolatu duen ekitaldia Andre Mariaren Jasokundearen basilikan egin da.
- Euskaltzainekin batera, ekitaldian parte hartu dute Koldo Goitia alkateak, Benito Ansola apaizak eta Itxaro Mentxaka mezzosopranoak. Bertan izan dira, baita, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Azkue, argi esan dezadan, euskal kulturaren erraldoia da, euskal kulturarako zin-zinezko tsunamia, egungo berbak erabiliz”.
Irakurri gehiago: Gorazarrea euskalgintzako ‘erraldoiari’
- Euskarabideak aurkeztu berri du Etxarri Aranazko leku-izenak herrigune historikotik kanpo (egungo toponimia ofiziala) liburua. Etxarri Aranazko izen ofizialak zeintzuk diren zehaztu du bertan Nafarroako Gobernuak.
- Argitalpen berria Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritziarekin argitaratu da, eta 445 leku-izen jasotzen ditu.
![](/dok/plazaberri/2019/abendua/mapamunid_mudo_01.jpg)
- 2007az geroztik munduko estatuetan gertatu diren aldaketak jasotzeko eguneratu da araua: estatuen izen ofizialetan gertatu diren aldaketak, hiriburu-aldaketak eta hizkuntza ofizialetan izan diren aldaketak jaso dira. Bestalde, Mendebaldeko Sahara eta Palestina sartu dira estatuen zerrendan, oin-ohar banarekin, adierazteko haien estatu-izaera ez dagoela erabat onartua nazioartean.
- 38. araua (Munduko estatuen izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak) 1995ean argitaratu zen lehen aldiz, eta, geroztik, zenbait aldaketa egin zaizkio datu osagarriak emateko eta eguneratzeko.
- Euskaltzaindiaren mendeurrenean, Akademiak gorazarrea egin nahi dio lehen euskaltzainburuari. Honela, Lekeitioko Udalarekin batera antolatu duen ekitaldia abenduaren 20an izango da, herriko Andre Mariaren Jasokundearen basilikan, 12:00etatik aurrera.
- Omenaldian lore-eskaintza egingo zaio Resurreccion Maria Azkueri. Ekitaldi irekia izango da, eta Euskaltzaindiak Lekeitioko herri osoa gonbidatu nahi du bertara. Parte hartuko dute, besteak beste, Koldo Goitia alkateak, Benito Ansola apaizak eta Itxaro Mentxaka mezzosopranoak.
- Gainera, Euskaltzaindiak urteko azken Osoko bilkura egingo du herriko udaletxean.
- Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak euskarari eta immigrazioari buruzko gogoeta egiteko mintegia antolatu dute Bilbon. Hamar hizlarik parte hartu dute eta gehienek nabarmendu dute euskara kohesiorako tresna behar duela izan.
- Juan Mari Atutxa (Sabino Arana Fundazioko lehendakaria): “Immigrazioa eta euskara binomioa ezin da arazotzat jo. Errealitate berriaren diagnostiko argia behar dugu eta, hortik abiatuta, bide-orri bat adostu eta Jaurlaritzak aurten abian jarritako Itun soziala landu”.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskal herritar berriek gure kultura eta gure hizkuntza modu naturalean barneratzeko baliabideak jarri behar ditugu, behar-beharrezkoak diren adostasunak lortu ostean. Eta beraiek gure kulturan murgiltzeko ahalegina egiten duten heinean, egin dezagun guk ere beraienak ezagutzeko ahalegina”.
- Euskaltzaindia María Chivite Nafarroako lehendakariarekin bildu da eta bere egitasmoak azaldu dizkio
- Euskaltzaindiaren mendeurrenaren emaitzak agertu eta aztertu dituzte ‘Karmel’ aldizkarian
- 'Berri gogoa', Euskaltzaindiaren historia erakusten duen liburu bitxi eta entretenigarria
- Mariscal Pedro de Navarra saria jaso du Euskaltzaindiak