![](/dok/plazaberri/2020/urtarrila/Hermes63.jpg)
- 2019ko uztailean Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatutako mintegiaren emaitza dakar Hermes-en 63. zenbakiak.
- Ondokoek parte hartu dute zenbaki honetan: Bingen Zupiriak; Erramun Osak; Kike Amonarrizek; Joseba Lozanok; Koldo Tellituk; Josu Waliñok; Jon Zaratek; Itziar Nogerasek; Mertxe Mugikak; eta J. Iñaki Etxezarretak.
Irakurri gehiago: Euskara indarberritzen jarraitzeko bide berriak, 'Hermes' aldizkariaren azken zenbakian Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2019/2020/Captura_de_pantalla_2020-01-03_13.37.41_copia.jpg)
- Guztira, 800.204 erabiltzaile izan ditu Akademiaren atari digitalak, eta kontsultatutako orrien kopurua % 42,12 igo da.
- Plazaberri blogak gora egin du nabarmen, eta 2019ko albisterik irakurriena ondoko hau izan zen: Euskaltzaindiak genero-markarik gabeko izenak erantsi ditu pertsona-izendegian (1.279 ikustaldi).
- Hona hemen 2019an Euskaltzaindiaren Hiztegian gehien kontsultatu diren hamar hitzak: Jardun (900 bilaketa); dirulaguntza (808); hazi (666); jarraitu (595); etxe (579); aire (518); lagundu (512); algara (470); gero (446); ezagutu (445).
- Hauekin batera, kontsultatuenen artean daude bestelako berba hauek: anitz, esker, antzeman, egun, bat, parte, esku, sorgin, betiere, buru, gustu, hitz, atxiki, pauso, batez besteko, bizi, begiratu, erdi, ez, jolastu, saihestu, lehenbailehen, lantalde, garrantzi, amankomun, bai, arreta…
- Abenduaren 24an zendu zen euskaltzalea, Hondarribian (Gipuzkoa), 79 urte zituela.
- Donostian (Gipuzkoa) jaio zen Juan Antonio Letamendia, 1940ko urriaren 8an. Filologia Erromanikoan lizentziaduna zen (Deustuko Unibertsitatea) eta Hondarribiko Talaia Institutuko katedradun izatetik erretiroa hartuta zegoen. 1975ean euskaltzain urgazle izendatuta, Euskaltzaindiko gramatika batzordeko idazkaria izan zen (1978-80); baita dialektologiakoan ere (1980-82).
(Taldeko argazkian, eskuin aldean dago J. A. Letamendia)
![](/dok/plazaberri/2019/abendua/AndresUrrutia.jpg)
- Andres Urrutiarekin batera, XXXI. edizio honetan ondokoen lana eta ahalegina aitortu eta saritu nahi izan du Sabino Arana Fundazioak: Gilles Simeoni, Korsikako Kontseilu Exekutiboko burua; Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako adingabe transexualen familien Naizen elkartea; kirolean eta modan espezializatutako Ternua Group euskal enpresa-taldea, eta Baskonia Arabako saskibaloi-taldea.
- Sari hauen bidez, gizartearen zerbitzuan aritzeko prestutasun eta ahalegin bikainagatik nabarmentzen diren pertsona ospetsu, erakunde edo gizataldeak aintzatetsi nahi izaten ditu Sabino Arana Fundazioak.
- Sariak urtarrilaren 26an emango dira, 12:00etan, Bilboko Arriaga antzokian.