- Euskaltzain nafarraren hutsunea betetzeko proposamenak hurrengo bi hilabeteetan jasoko dira.
- Martxoko eta apirileko Osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzainek proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa. Alegia, maiatzean.
- Euskaltzain oso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dute. Proposamenaz batera, hautagaiaren merezimenduak aipatu behar dira xeheki.
Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2020/martxoa/BilboZaharraForum-2020-03-03.jpg)
- BilboZaharra Forumak hiru hitzordu antolatu ditu, hirurak ere Euskaltzaindiaren egoitzan (Bilboko Plaza Barria), 19:00etan.
- Martxoak 3: Anjel Lertxundi + Antton Olariaga.
- Martxoak 4: Bernardo Atxaga + Mikel Valverde.
- Martxoak 5: Mariasun Landa + Elena Odriozola.
- Euskaltzaindiak Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregian egin du gaur Osoko bilkura, orain dela 100 urte, hain zuzen ere, 1920ko otsailaren 16an, Akademiak toki horretan bertan egindako batzarraren gomutan.
- Orduko hartan, era ofizialean sortu ziren Hiztegigintza batzordea eta Onomastika batzordea.
- Bilkura hasi baino lehen, Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak harrera egin die euskaltzainei.
- Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihaneder Euskararen Etxeak, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa interaktiboa aurkeztu dute.
- Otsailaren 28tik apirilaren 26ra arte ikusgai, ukigai, entzungai eta gozagarri. Webgunean ere bisitatu daiteke, hemen klikatuz.
- Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa du oinarri, eta euskararen aniztasuna erakustea helburu.
- Oihaneder Euskararen Etxeak hartuko du, apirilaren 26ra arte (otsailaren 28an izango da jendaurreko agerpena, 19:00etan).
- Gaur egun Donostiako San Telmo Museoan dago ikusgai; baita Euskaltzaindiaren webgunean ere, hemen klikatuz.