- Euskaltzain oso berriak zortzi hilabeteko tartea dauka bere sarrera-hitzaldia paratzeko; horren buruan harrera ekitaldia egingo da.
- Itzultzaile nafarrak Andres Iñigoren hutsartea beteko du Euskaltzaindian.
- Paskual Rekalderekin 93 dira bere sorreratik Akademiak izendatu dituen euskaltzain osoak.
Irakurri gehiago: Paskual Rekalde hizkuntzalari nafarra euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak Iruzkin berria idatzi
- Frantziskotarrek euskararekin izan duten konpromiso sendoaren erakusgarria, euskara batuaren jaiotza eta garapenaren lekuko aparta.
- Anaitasuna aldizkaria 30 urtetan zehar argitaratu zen (1953ko ekainetik 1982ko apirilera). Euskaltzaindiaren artxiboan gorderik daude hiru hamarkada horietan argitaratu ziren aldizkariaren 420 zenbakiak.
- Zenbaki guztiak ikusteko, klik egin hemen: https://labur.eus/qRG8q
![](/dok/plazaberri/2020/uztaila/euskaltzaindiaren_hiztegia.jpg)
- Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak (www.euskaltzaindia.eus), eta 719 forma berri jaso ditu (41 sarrera, 678 azpisarrera), eta 647 forma osatu edo findu ditu.
- Berrikuntza zein azken moldaketak ikusteko egin klik HEMEN
- Forma berrien artean badira adibide bitxiak. Esaterako, mandotik astora erori, mingaina dantzatu edo lepoa berotu.
- Osatu diren formei dagokionez, maskara hitza nabarmendu daiteke. Forma hau bazegoen Euskaltzaindiaren Hiztegian, baina orain adiera berri bat gehitu da: ‘1 iz. Mozorroa/ 2 iz. Ahoa eta sudurra estaltzen dituen babesgarria, agente patogenoetatik, toxikoetatik edo hautsetik babesteko erabiltzen dena.’.
- Gaur egun, 39.292 sarrera, 8.786 azpisarrera eta 66.396 adiera ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak.
- Euskaltzaindiaren 2019ko Oroitidazkia Akademiaren webgunean bertan irakur daiteke.
- Akademiak 2019an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da Oroitidazkia, eta PDF formatuan eskaintzen da, hiru hizkuntzatan.
- Ohi bezala, 2019ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: sarrera (Andres Urrutia/Xabier Kintana); Jardun instituzionala; Jardun akademikoa; Erakundearen zerbitzuak; Gizarteratzea: webgunea eta sare sozialak; eta Euskaltzaindiaren balantzea eta galdu-irabazien kontua.
- Oroitidazkia osorik, hemen: https://labur.eus/Jk7Sr
- Bilboko Udalaren babesarekin sortutako laguntza honen helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere pieza laburren sorkuntzari lagunduz. Hautatutako lana 2021eko LAUTAN HIRU jaialdian estreinatuko da.
- Proiektuak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 15ean amaituko da.
- Oinarri-arauak, HEMEN:
- Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenen araua argitaratu du Euskaltzaindiak
- Paskual Rekalde eta Paula Kasares euskaltzain oso izateko aurkeztu dituzte
- Frantziako eskualde, departamendu eta hiriburuen izenen araua eguneratu eta berritu du Euskaltzaindiak
- Etorkizuneko euskal gizartea irudikatu nahian