![](/dok/plazaberri/2020/ekaina/Antzinaroko_artelanak_Plazaberrirako_irudia.jpg)
- Munduko artelanak euskaraz adierazteko irizpide nagusiak landu dira 191. arauan: zer edo noiz euskaratu behar den, nola euskaratu, letra larriak noiz erabili, letra etzanak erabili edo ez…
Irakurri gehiago: Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenen araua argitaratu du Euskaltzaindiak Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2020/ekaina/Rekalde_eta_Kasares.jpg)
- Gaur, Donostiako ordezkaritzan egin den Osoko bilkuran aurkeztu dira hautagai nafarren izenak.
- Uztailaren 17ko Osoko bilkuran jakingo da nork beteko duen Andres Iñigo euskaltzain emerituaren lekua. Orain arte, Andres Iñigok Nafarroa ordezkatu izan du Euskaltzaindian.
- Otsailaren 28an, Andres Iñigo emeritu izatera igaro zen; emeritu izateko 75 urte beteak izan behar dituzte euskaltzain osoek.
![](/dok/plazaberri/2020/ekaina/Frantzia_irudia_Plazaberri.jpg)
- 1995ean eman zuen Euskaltzaindiak 36. araua (Frantziako Errepublikako eskualde, departamendu eta hiriburuen izenak); gero, 2006an eguneratu zuen, izen ofizialetan izandako aldaketak jasotzeko. Oraingo aldaketa hau Frantziako Errepublikak 2016an eginiko banaketa administratibo berriak eragin du: ordura arte 27 eskualde ziren eta 18 dira orain.
- Araua osorik ikusteko, klik egin HEMEN.
- Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak jardunaldi berri bat antolatu dute uztailaren 21erako: Etorkizuneko euskal gizartea: euskara erabiltzeko eremu berriak.
- Mintegi honen bidez hausnarketarako, esperientzien trukerako eta elkarlanerako foro edo gune bat eskaini nahi da, sentsibilitate eta ikuspegi ezberdinak bilduz. Kasu honetan, etorkizuneko euskal gizartea zer-nolakoa izango den ezagutu nahi dugu hainbat ikuspegitatik begiratuta, eta etorkizuneko euskal gizarte horretan euskararen erabilera eremu berriak identifikatu nahi dira, euskararen biziberritze prozesuan kontuan har daitezen.
- Egitarau osoa, HEMEN
- Izen-ematea, hemen: 94 405 64 50 /Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Apirilean 90.812 erabiltzaile izan ditu Akademiaren webguneak, 2019an baino 10.326 gehiago.
- Baina ikusitako orrialdeetan (erabileran) egon da igoerarik handiena, 2020ko apirilean 2019an baino 162.405 orrialde gehiago kontsultatu baitira (% 31.78ko igoera).
- Guztira, martxoaren 16tik ekainaren 1era, % 23,25 igo da bisita kopurua.