- Urruñan 1923an sortua, Kanboko Arditeya zahar-etxean zendu da, 97 urte zituela, Pierre Andiazabal Saint-Pierre apaiz eta itzultzailea. 1964 urteaz geroztik euskaltzain urgazle zen eta 2000ko urriaren 27an ohorezko euskaltzain izendatu zuten.
- Garrantzi handia izan zuen meza euskaraz ematearen aldeko mugimenduan. Xipri Arbelbideren hitzetan, "euskarazko liturgiaren aita" izan zen. Bere idazlanen artean Meza denborako deiak (1961), Igandetan elizan [prest] (1988) eta Mezatako deiak (1986-1988) aipatu izan dira. Azkenetakoa, Igande eta bestetako irakurgaiak, 2008an argitaratu zuen.
Ezkerraberri Fundazioak eta Euskaltzaindiak 2018an antolatu zuten jardunaldiaren helburua euskara informalari buruz gogoeta egitea izan zen: euskalkien papera zein den, ahozko euskarak eta argotak nolakoak izan behar duten, gazte hizkerak... Liburuki honek Mikel Zalbide, Adolfo Arejita, Joxerra Garzia, Inma Muñoa, Orreaga Ibarra, Xabier Euzkitze eta Asisko Urmenetaren gogoetak biltzen ditu. Euskaltzaindiaren Jagon bildumako 20. alea da.
- Lankidetza areagotu eta lan-ildo berriak irekiko ditu hitzarmenak.
- Sare sozialetan ere lankidetzan arituko dira aurrerantzean Euskaltzaindia eta UZEI.
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. 1926an ospatu zen egun hau lehenbiziko aldiz, hiru idazle ospetsuren heriotzaren urteurrena aintzat hartuz, 1616ko apirilaren 23an hil baitziren Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega.
1988tik aurrera UNESCOk bultzatzen duen Liburuaren Egunak irakurzaletasuna sustatzea, industria editoriala bultzatzea eta jabetza intelektuala babestea ditu helburu.
Euskaltzaindiak ekimen horrekin bat egin nahi du. Horregatik, apirilaren 23an, ostegunean, webgunean salgai dauden argitalpenek % 10eko beherapena izango dute eta ez da bidalketa gasturik kobratuko.
Liburuak alarma egoera altxatu ostean banatuko dira.
UZEIrekin lankidetzan, besteak beste, osasun-arloko profesionalei eta euskarazko hedabideei laguntzeko paratu da.
Hemendik deskarga daiteke Koronabirusaren oinarrizko lexikoa.
Hizpide nagusia bihurtu zaigu azken asteotan COVID-19 gaixotasuna, eta pandemia horrek denon bizitzetan dagoeneko izan duen eta izango duen eragina ere ez da nolanahikoa.