- Euskaltzaindiak Nafarroako Parlamentuaren domina jaso zuen atzo, Iruñean, eta euskararen alde lanean ari diren eragile nafarrekin partekatu nahi izan zuen aitorpena.
- Euskaltzaindiaren ehun urteak direla eta, Osoko bilkuren aretoan egindako ekitaldian Nafarroako Parlamentuaren domina jaso du euskararen Akademiak. Foru legebiltzarrak ematen duen sari gorena da, eta Euskaltzaindiak "euskararen alde lanean ari diren nafar eragileekin" partekatu nahi izan du golardoa.
- Unai Hualde Parlamentuko presidenteak azpimarratu du “aho batez” egiten zaiola errekonozimendua Euskaltzaindiari eta “hizkuntzaren arloko akordio zabalagoen ataria” izatea espero duela.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskaltzaindia beti ahalegindu izan da bere eginkizuna betetzen politikaz kanpo eta politika ororen gainetik, arrazoi sinple batengatik: uste duelako euskara herri baten ondasuna dela, denon ondasuna, eta, horrexegatik, ondasun hori ezin duela baliatu ez monopolizatu inongo alderdi, sinesmen edo ideologiak”.
Irakurri gehiago: “Euskara herri baten ondasuna da, eta hori ezin du baliatu ez monopolizatu inongo alderdi,...
- Euskaltzaindiak eta San Telmo Museoak, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa aurkeztu dute gaur museoko Laborategian. Azaroaren 29tik otsailaren 23ra arte egongo da zabalik, doako sarrerarekin.
- Erakusketa fisikoaz gainera, Euskaltzaindiaren webgunean ere badago Euskara ibiltaria ezagutzeko aukera, hain zuzen, HEMEN klikatuz
- Susana Soto (San Telmo Museoa): "Erakusketa bizia da, bisitaria aktiboa izatera bultzatzen du eta bilakaera bat izan du sortu zenetik".
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Erakusketa honen helburua bikoitza da. Batetik, dialektologia mailan Akademiak egiten duen lana guztion eskura jartzea eta, bestetik, herriaren ahotik jaso dugun euskara herriari berari itzularaztea, euskararen aniztasuna ezagutu dezan”.
- Ibon Urgoiti (Laboral Kutxa): “Euskaltzaindiak arduraz eta gogoz egindako lan akademiko eskergak zentzua eman dio altxor handi honi, jasotako informazio guztia Euskararen Herri Hizkeren Atlasarenlehen hamar liburukietan antolatuta. Laboral Kutxa ondoan izan du Euskaltzaindiak bide honetan, Euskal Herriko ondare garrantzitsu hau jasotzeko garrantziarekin bat dator eta”.
Argazki nagusian: Mª Jesus Etxaniz (Laboral Kutxa); Ibon Urgoiti (Laborak Kutxa); Andres Urrutia (euskaltzainburua); Susana Soto (San Telmo Museoko zuzendaria); Agurtzane Garay (San Telmo Museoko teknikaria); Xarles Videgain (euskaltzain osoa)
- Euskaltzaindiak urtean birritan plazaratzen duen Euskera agerkariaren 63, 2, 2 zenbakia aurkeztu da gaur Akademiaren Donostiako ordezkaritzan. Batez ere, zentsura frankistaren eta literaturaren arteko loturak aztertzen dira bertan, eta honako aditu eta ikertzaileek parte hartu dute argitalpenean: Andres Urrutia, Mari Jose Olaziregi, Lourdes Otaegi, Beñat Sarasola, Mikel Ayerbe, Amaia Elizalde, Ana Gandara, Miren Ibarluzea, Idoia Gereñu, Ismael Manterola eta Ane Villagran.
- Euskera 63, 2, 2 zenbakia Euskaltzaindiaren webgunean eskura daiteke, bai liburu formatuan, baita euskarri digitalean ere, HEMEN
- Ehun urtez euskal kulturaren alde eginiko lana aitortu nahi diote sari honekin.
- Iruñeko Gaztelu plazako kioskoan jasoko du Euskaltzaindiak golardoa, abenduaren 3an, Nafarroaren egunean.
- Orain dela 20 urte ezarri zuen sari hau Orreaga Fundazioak, eta 2018an Eusko Ikaskuntzari egokitu zitzaion (irudian).