![](/dok/plazaberri/2019/iraila/Iratxze_esnaola.jpg)
- Olaso Dorrea Fundazioa da Georges Lacombe euskaltzain zenaren ondare bibliografikoaren jabea, baina Euskaltzaindiko Bilboko egoitzan daude gordeta aspalditik dokumentu eta artxibo guztiak, bere garaian alderdi biek hala adostuta. Kontserbazioa baldintza egokietan egiteko hartu zen erabakia.
(Irudian: Iratxe Esnaola Olaso Dorrea Fundazioaren lehendakaria, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin, azken hitzarmena sinatu ondoren)
Irakurri gehiago: Georges Lacombe euskaltzain zenaren ondare bibliografikoak Euskaltzaindiaren gordailuan jarraituko... Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2019/iraila/azala.jpg)
- Noticias Taldeak Euskaltzaindiaren mendeurrenari eginiko ekarpena 11:00etan aurkeztuko da, Akademiaren egoitzan (Plaza Barria, 15 – Bilbo).
- Parte hartuko dute: Andres Urrutia euskaltzainburuak; Iñaki Alzaga Noticias Taldeko lehendakariak; Jose Antonio Yela Eroskiko Kanpo Harremanetarako zuzendariak; Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak; eta Amaia Ballesteros irudigileak.
- Ondarearen Europako Jardunaldien 2019ko ekitaldiak aspaldiko asmoari eusten dio: Bizkaiko ondare kulturala plazaratzea.
- Egitasmoaren baitan, Euskaltzaindiak joko eta dantzen inguruko lau hitzaldi eskainiko ditu Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15), betiere "modu dibulgatzailean eta publiko zabalari begira":
- Urriaren 15ean (19:00/ euskaraz) eta 16an (11:00/ gaztelaniaz) jokoak eta dantzak Euskal Herriko toponimian daukaten presentzia aztertuko da, Mikel Gorrotxategiren eskutik.
- Urriaren 22an (19:00) eta 23an (11:00) Euskararen Herri Hizkeren Atlasean jokoak eta kirolak nola jaso diren erakutsiko du Amaia Jauregizarrek (euskaraz bietan). - Izen-ematea, hemen: 944158155/ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Formatu txikiko kontzertuen III. aldian honako hauek joko dute: Joseba Irazoki, Maite Larburu, Peio Ospital, Afrika Bibang eta Lumi taldea.
- Kontzertu guztiak ostegunetan izanen dira, 20:00etatik aurrera, eta ohiko egitaraua mantenduko da: 30 minutuko elkarrizketa musikariari eta, ondoren, 50 minutuko kontzertu akustikoa.
- Akademiak Bilboko Udalarekin batera antolatzen du egitasmo hau, 2017tik, eta euskal musika sustatzea du helburu.
- Euskaltzainek Argia ikastola bisitatu dute gaur. 2019ko Nafarroa Oinez antolatzen ari dira. Urriaren 20an izanen da zita, Tuteran.
- Andres Iñigo (Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria): "Nafarroan euskara indartzen ari den seinale garbi bat da gaur Argia ikastolan bizi izan duguna".
- Sagrario Aleman (euskaltzaina): "Ausardia handia daukate guraso eta irakasle hauek, eta ilusioz gainezka ikusi ditugu. Eredugarria da beraien jarrera".