- Euskaltzaindiaren mendeurreneko azken jardunaldi akademikoa (Ingurune digitala, hizkuntzen estandarizazioa eta euskara) Donostiako Tabakaleran izanen da, irailaren 12an (egun osoa) eta 13an (egun erdia).
- Jardunaldi honetan garatu nahi da nola bizkor daitekeen euskararen estandarizazioa ingurune digitalaren bitartez.
- 21 adituk parte hartuko dute jardunaldi honetan. Guztira, hamar mintegi antolatu ditu Euskaltzaindiak bere mendeurrenaren baitan, eta azken ekitaldi instituzionala Gipuzkoako Foru Aldundian egingo da, urriaren 5ean.
Irakurri gehiago: Ingurune digitalak hizkuntzaren estandarizazioan duen eragina aztertuko dute 21 adituk Donostiako...
- 1960-03-26: Joan XXIII. aita santuaren bedeinkapena jaso zuen Euskaltzaindiak, aurreko urtean eskatua, Paulo Gurpide Bilboko apezpikuaren bitartez helarazitako gutun batean.
- 1960-12-10: Inazio Eizmendi Basarrik irabazi zuen Euskaltzaindiak antolatutako aurreneko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala.
- 1962-11-14: Inazio Maria Etxaide euskaltzainburua hil zen. Geroago, Jose Maria Lojendiok hartuko zuen kargua haren ordez.
- 1937-12-06: Resurreccion Maria Azkue Espainiako Institutuaren sorrera ekitaldian izan zen, Salamancan.
- 1941-04-14: Data horretan sinatutako gutun batean, Resurreccion Maria Azkuek adierazi zion Policarpo Iraizotzi Euskaltzaindia berriro abian jarriko zela, hilaren amaieran egindako batzar batean, Francoren diktadurapeko Bizkaiko Aldundiaren baimenarekin.
- 1920-01-7/8: Akademiaren euskarazko izena eta akademiako kideena ebatzi ziren: Euskaltzaindia eta euskaltzain; euskara hitza s letraz idaztearen aldeko hautua egin zen, eta sistema ortografiko osoa erabaki zen. Horrez gain, Ekin eta Yarrai hartu zuen Euskaltzaindiak lelotzat eta haritz gurutzeduna ikurtzat.
- 1920-04-27: Pierre Broussain hil zen, Resurreccion Maria Azkueren laguntzaile garrantzitsuenetako bat Euskaltzaindia sortzeko lanetan.
- 1920-12-29: Euskararen batasunaren gaia jorratu zuen monografikoki Euskaltzaindiak, oinarri nagusien artean Arturo Campionen eta Pierre Broussainen Informe a la Academia de la Lengua Vasca sobre unificacion del euskera hartuta.
- 1897-11-21: Resurreccion Maria Azkuek Euskararen Akademia baterako oinarriak idatzi zituen Euskalduna aldizkarian.
- 1901-09-16: Euskararen ortografia batzeko kongresua egin zen Hendaian, arrakasta handirik lortu gabe.
- 1902-09-11: Hendaiakoari segida emanez, euskararen ortografia batzeko kongresua egin zen Hondarribian, arrakasta handirik lortu gabe hori ere.
- 1917-05-04: Ramon de la Sota Aburto Bizkaiko ahaldun nagusi hautatu berriak euskara ikertzen eta zabaltzen zutenen aldeko hitzak egin zituen bere programa aurkeztean.