Maiatzean, lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten Euskaltzaindiak eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak. Iñaki Beraetxe BIEUSEko lehendakariak eta Xabier Alkiza diruzainak elkartearen kexak eta asmoak azaldu zituzten Akademiaren Bilboko egoitzan:
Joan den urteko irailean sortu zen, bikoizketan profesional moduan urtetan ibilitako artista eta zuzendari talde batek ETBren lana esleitzen duen MIXER enpresak lehendik murrizketak jasandako ordainsariei murrizketa gehiago gehitu zizkion unean. 2018ko irailean esleitu zen ETBren bikoizketa lehiaketa, eta orduan aukeratutako enpresak % 12ko jaitsiera gehitu zion orain sei urte jaitsitako % 23ri. Hori lehen arrazoia izanik, ETBren eta enpresaren aldetik egunetik egunera lanaren kalitate maila eta euskarazko bikoizketan profesionaltasuna guztiz desagerrarazi nahia ere izan ziren sortzeko arrazoiak.
Irakurri gehiago: BIEUSE: "Bikoizketa ez dago krisian, euskarazko bikoizketa dago krisian" Iruzkin berria idatzi
- Urrezko Idaz Luma jaso du Miriam Urkia euskaltzain osoak, gaur, Bilboko Liburu Azokan. Euskadiko Liburu Ganbarak urtero ematen du sari hau, euskara, euskal kultura edo literatura sustatu dutenei gorazarre egiteko.
- Miriam Urkia: "Hiztegigintzatik natorrenez, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren prozesu osoan parte hartzen duten guztiekin partekatu nahi dut sari hau. Bide batez esanda, emakumezkoak gehienak".
- Badator Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraitua, ekainaren 6an Bilboko Arriaga Antzokian egingo dena. Aurtengo aldia XII.a izango da, eta Anjel Lertxundiren Otto Pette lana omendu nahi dute, eleberria argitaratu zenetik 25 urte betetzen direnean.
- Aurretiaz, baina, forum interesgarriak antolatzen ditu Bilbo Zaharra euskaltegiak, eta azken hitzaldi-sorta datorren astean izango da, Irakurraldiaren atari gisa. Honela, ekainaren 3an Pako Aristi eta Jon Alonso izanen dira; ekainaren 4an Tere Irastortza eta Garbiñe Ubeda; eta 5ean Anjel Lertxundi bera. Saio guztiak Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egingo dira, 19:00etatik aurrera.
- Atzo zabaldu zen Bilboko Liburu Azokaren 49. aldia, eta ekainaren 9a bitarte izanen da, hiriko Areatza plazan. Guztira, 55 erakusmahai jarri dira -tartean, Euskaltzaindiarena-, eta egitaraua liburu-aurkezpen eta mahai-inguruz josita dago.
- 2017ko azaroaren 17an, Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak Araba, euskaraz bidea egiten izenburupean eginiko XXII. Jagon jardunaldian jazotakoak biltzen ditu argitalpenak.
- Azken hamarkadetan, euskarak nabarmen egin du hobera Araban. Jardunaldi horretan aldaketa honen dimentsio eta ezaugarriak izan ziren hizpide, Arabako ordezkaritza herritar, profesional eta instituzional zabal baten eskutik. Orain, argitalpen honetan jaso da euskalgintza sozial eta instituzional horren ahotsa.
- Liburukiak 112 orrialde dauzka, Euskaltzaindiaren Jagon bildumako 20. zenbakia da eta Euskal Herriko liburu-dendetan eros daiteke.