- Xarles Videgain Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkariak mintzaldia eskainiko du ostiralean, maiatzak 24 dituela, Hazparneko Mediatekan (19:00). Baionan 1964an euskara batuaren alde eginiko ahaleginak azalduko ditu euskaltzainak bere berbaldian (sartzea dohainik).
- Gogoratu behar da Hazparneko Mediatekak Baiona 1964: euskara batuaren zedarria erakusketa hartzen duela (azken eguna, ekainaren 1a).
- Hitzaldien bideoak, hemen: https://labur.eus/nodww
- Bi erakundeon arteko elkarlana euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, garapenerako eta zabalkunderako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da, bereziki, bikoiztaile euskaldunek egiten duten lana ikusarazteko ekintzetan.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskaltzaindiak aitortzen du bikoiztaile euskaldunek urteetan egin duten lan paregabea, bai eta egiten dihardutena ere. Ekarpen hori, gainera, hainbatetan oso lan-baldintza prekario eta zailetan egin ohi dute”.
- Irudietan: Iñaki Beraetxe BIEUSEko lehendakaria, Xabier Alkiza diruzaina eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
Irakurri gehiago: Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindia Lekeitiora hurbildu da gaur, Azkue ikastolari hauspoa eman guran. Ikastolako arduradunen aurrean, R. M. Azkuek aspaldi esandako esaldi biribila ("Ekin eta Jarrai") gogoratu du Andres Urrutia euskaltzainburuak: "Ekin eta Jarrai euskara haratzago iritsi dadin, eta horretarako ezinbestekoa da elkar hartzea, lankidetzan aritzea. Horrela, Euskaltzaindiak eta Ikastolen Elkarteak gure hizkuntzak azken mendean egin duena gizarteratzeko, belaunez belaun transmititzeko, bai eta etorkizuneko oinarriak zaharberritzen saiatzeko, irakasmundurako unitate didaktikoa paratu eta laster jarriko dugu gizartearen eskura".
- Gaur amaitu da Euskaltzaindiaren Nazioarteko Literatura jardunaldia. Bigarren egun honetan, idazleek beraien lanak autoitzultzeko erabilten dituzten arrazoiak jorratu dira eta, bide batez, erabaki horrek ekar ditzakeen ondorioak aztertu dira.
- Bernardo Atxaga: “Euskalduna izatea lan gehigarria da”
- Atxagak 'egilearen aitorpenak' egingo ditu ostegunean, Euskaltzaindiaren Nazioarteko Literatura jardunaldian
- Iruñeko Udalak eta Euskaltzaindiak hizkuntza-aholkularitzako eta euskara sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute
- "Orain arteko ibilbidea elkarrekin egin dugulako, sari hau euskaldun guztiontzat da"