- A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Oihane Retegi -narrazioan- eta Haitz Aranburu -poesian- gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Maddi Aiestaran beasaindarra izan da irabazlea bai poesian bai narrazioan.
- Oiartzun, Durango, Azpeitia, Beasain, Busturia eta Errenteriakoak dira aurten nabarmendu diren idazle gazteak.
- 1991tik Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen dituzten sari hauen xedea da idazle gazteak literatura mundura erakartzea.
- Euskararen, euskaldunon eta Euskal Herriaren gainean aski informazio urria dugun garai batez dihardu Jesús Lorenzoren (*) La vasconia peninsular en las fuentes árabes (711-929) liburuak: hots, musulmanak Hispaniara lehenengoz iritsi zirenetik Abd-Al-Rahman III.a Kordobako kalifa izendatu zen urtera arteko berrehun urteak, nonbait. Berrehun urte horiei buruzkoetan iturri arabiarrek gutaz zer dioten aztertu du ikertzaileak, lan osatua, zehatza eta ongi kontrastatua onduz. Bera arduratu da dokumentazio historiko guztia biltzeaz, kontrastatzeaz, argitzeaz eta kronologikoki ordenatzeaz.
- “Iruñeko Plazan agertutako nekropoli islamikoak esaten digu arabiarren eta baskoien arteko harremanak onak izan zirela eta, horren ondorioz, biztanle batzuk islamizatu ere egin zirela”.
(*) Jesús Lorenzo Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Historiako doktorea da eta, batez ere, arabiar hizkuntza eta kultura ikertu ditu.
Irakurri gehiago: “XIV. mendeko albiste arabiar batek dio Iruñeko biztanle gehienek 'al-baṣkiyya' hitz egiten zutela... Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak hiru lan aurkeztu zituen atzo Sarako 36. Idazleen Biltzarrean: Janpierra Lexardoarteren bizitzea edo Basabürüaren trajeria; Le dauphin: 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak, “othoi çato etchera”; eta Euskara Batua eta Ipar Euskal Herria (1964-2018) Kolokioaren agiriak.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Urtero bezala, Saran dago Euskaltzaindia, euskara eta euskal kultura aitzinatzeko prest. Aurtengo honetan ikerlan interesgarri bat ekarri dugu besapean; horrez gain, pastoral tradizional bat eta 2018ko Baionako Kolokioaren emaitza oparo eta kontuzkoa”.
- Euskaltzaindiak hastapenetatik parte hartu du Sarako Biltzarrean, lehenengoko aldia 1984koa izanik.
- Euskaltzaindiaren argitalpen guztiak ikusteko, klik egin HEMEN.
- Baionan eta Maulen erakutsi ondoren, Hazparneko Mediatekan izanen da erakusketa ibiltaria, maiatzaren 2tik ekainaren 6a bitarte (sartzea dohainik).
- Erakusketaren nondik norakoak gaur azaldu dituzte Naia Montagut Hazparneko Mediatekako zuzendariak, Xarles Videgain euskaltzainburuordeak, Xabi Haritschelhar Hazparneko kultura eta euskara zinegotziak eta Miren Etxekopar Mediatekako euskara arduradunak.
- Xarles Videgain (Ipar Euskal Herriko Euskaltzaindiaren ordezkaria): “60. hamarkadan euskararen batasunari Ipar Euskal Herritik egin zitzaion ekarpenari buruzko erakusketa da Hazparnen ikusiko dena. Gogoan izan behar da 1964an Baionan ezarritako erabakiak ezagutu eta ontzat harturik, 1968ko Arantzazuko bilkura antolatu zuela Euskaltzaindiak”.
- Euskaltzaindiak hastapenetatik parte hartu du Sarako Biltzarrean, lehenengoko aldia 1984koa izanik.
(Bideoan 2008-2018 bitarteko argazkiak erakusten dira)
- Ohore eta agur apaiz abertzale eta euskaltzale sutsu horri
- Euskaltzaindiak hiru liburu aurkeztuko ditu Sarako Idazleen 36. Biltzarrean
- Txomin Solabarrieta ohorezko euskaltzaina hil da
- Kronista arabiarrek utzitako 'Vasconia'ren historiari buruzko testuak “birpentsatzeko” liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak