- 1991tik Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen dituzten sari hauen xedea da idazle gazteak literatura mundura erakartzea.
- Resurreccion Maria Azkue saria, berez, 1975ean sortu zuen Bilbao Aurrezki Kutxak eleberri, olerki eta saio modalitateekin, eta 1990a arte iraun zuen. Urte haietan ez zen gaztetxoentzako saria, helduentzakoa baizik, eta gaur egun oso ezagunak ditugun hainbat idazle eta ikertzailek jaso zuten saria. Beste horrenbeste gertatu da 1991etik aurrera antolatutako sariekin ere; egun ezagunak diren Alaine Agirre, Arkaitz Estiballes, Nagore Amondarain, Irati Goikoetxea, Maialen Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi edo Urtzi Urrutikoetxea idazle, bertsolari eta kazetariek eskuratu izan dute saria.
Iruzkin berria idatzi
- Guztira 135 lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara, eta epaileek azpimarratu dutenez, “lan originalak eta gai indartsuak” jorratu dira idatzietan.
- A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Oihane Retegi -narrazioan- eta Haitz Aranburu-poesian- gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Maddi Aiestaran beasaindarra izan da irabazlea bai poesian bai narrazioan.
- Oiartzun, Durango, Azpeitia, Beasain, Busturia eta Errenteriakoak dira aurten nabarmendu diren idazle gazteak.
- 1991tik Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen dituzten sari hauen xedea da idazle gazteak literatura mundura erakartzea.
- Maiatzaren 4an, larunbatean, Euskaltzaindiak Osoko bilkura egingo du Trebiñuko Konderriko udaletxean. Osoko bilkura horren ondoren, Roberto Gonzalez de Viñaspre euskaltzain osoa karguaz jabetzeko Ageriko bilkura egingo da Done Petri elizan. Ekitaldi ireki horretan, euskaltzain osoek, ohorezkoek, urgazleek eta herritarrek parte hartuko dute, bai eta herri-erakundeetako ordezkariek ere.
- Roberto Gonzalez de Viñaspre euskal hizkuntzalaria eta euskaltzain osoa da. Araban bizi da gaztetatik, Trebiñuko Saseta herrian eta Gasteizen. Euskaltzain urgazle izendatua 2015eko uztailaren 17an eta oso 2018ko otsailaren 23an. Maiatzaren 4ko ekitaldian irakurriko du sarrera hitzaldia, duela hamar egun Miriam Urkiak egin zuen moduan.
- Bihar, apirilak 11 dituela, 2018 Azkue Literatura sariak banatuko dira, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15).
- Ekitaldia 11:00etan izanen da, eta bertan parte hartuko dute Patxi Zubiarreta eta Manu Lopez Gaseni idazle eta epaimahaikideak, Gorka Martínez BBK Fundazioko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.
- Akademiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak 1991etik antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia. Jakina denez, bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).
- Euskaltzaindiaren nazioarteko literatura jardunaldia maiatzaren 16an eta 17an egingo da, Akademiaren egoitzan (Plaza Barria, 15 – Bilbo). Parisko ITEM-ekin batera antolatu du Euskaltzaindiak biltzar berria, eta nazioarteko 26 hizlarik parte hartuko dute.
- Programa osoa ikusteko, klikatu HEMEN.
- Euskararen Akademiaren mendeurreneko seigarren jardunaldi akademikoaren leloa Idazkien eta hizkuntzen arteko itzulpena: eskuizkribuak, inprimakiak, literatura-artxiboak izanen da.
- Aurelia Arkotxa (euskaltzain osoa eta jardunaldiaren koordinatzailea): “Idazlearen tailerrean geratzen den mundu aberats hori aztertu nahi dugu, horretaz gogoeta egin, Iberiar geografian agertzen diren berezitasunei erreparatuz, eta, bereziki, euskal eremuan agertzen direnei”.
- Biltzarrerako izen-ematea zabalik dago maiatzaren 13a bitarte: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / +34 943 42 80 50 / +34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71 (doako sarrera / plaza mugatuak / aldi bereko itzulpena / streaming bidez eskainiko da jardunaldi osoa, zuzenean).
- Labayruk ohorezko laguntzaile izendatu du Jabier Kaltzakorta euskaltzaina
- Asier López, Olatz Pérez, Mikele Macho, Juan Mari Aguirreurreta eta Miren Ibarluzea dira Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena Sarien irabazleak
- #Korrika21: Euskaltzaindiak Gasteizen hartuko du lekukoa
- “Kofradia bat da amesten dudana, eta izan badugu Euskaltzaindia, baina guztiak modu finean saretzea besterik ez da falta, hau da, koordinatzea”.