- Gaur egun, sei dira Akademian dauden emakumezko euskaltzain osoak (Miren Azkarate Villar -1992-, Ana Toledo Lezeta -2005-, Aurelia Arkotxa Mortalena, Sagrario Aleman Astitz, Miren Lourdes Oñederra Olaizola -2007- eta Miriam Urkia Gonzalez -2018-), baina ehun urteko jardunean beste emakume ugari izendatu dira euskaltzain urgazle edo ohorezko euskaltzain, hain zuzen ere, euskararen mesedetan aritu izan diren euskaltzaleak. Hona hemen horien guztien izenak:
Euskaltzain urgazleak:
1951: Maria Paz Ziganda
1957: Madeleine Jauregiberri
1964: Marie Jeanne Minaberri, Julene Azpeitia
1967: Milagros Bidegain, Julita Berrojalbiz, Arantza Idiazabal, Karmele Esnal, Frantziska Arregi, Antoinette Lakarra
1969: Begoña Arregi
1979: Karmele Rotaetxe
1983: Arantxa Urretabizkaia, Ana Maria Etxaide, Miren Azkarate, Maria Pilar Lasarte
1991: Itziar Idiazabal, Rosa Miren Pagola
1996: Natela Sturua, Salome Gabunia, Igone Etxebarria, Ana Toledo, Lourdes Oñederra, Pilartxo Etxeberria, Suzuko Ainhoa Tamura.
2003: Miriam Urkia, Koro Segurola, Lourdes Otaegi, Mari Jose Olaziregi, Koro Navarro, Izaskun Etxebeste, Aurelia Arkotxa
2006: Dorleta Alberdi, Sagrario Aleman, Aines Dufau, Paula Kasares, Odile Kruzeta, Itziar Laka, Miren Agur Meabe, Laura Mintegi, Elixabete Perez Gaztelu, Bernadette Soulé
2013: Nagore Etxebarria, Beatriz Fernández, Elena Martínez de Madina Salazar, Iratxe Retolaza,
2015: Karmele Jaio, Blanca Urgell
2016: Amaia Apalauza, Maite Lakar, Rosa Ramos, Castillo Suarez
2018: Irene Arrarats, Ainhoa Arregi, Agurtzane Elordui, Céline Mounole
Ohorezko euskaltzainak:
1975: Tene Mujika, Julene Azpeitia, Madeleine Jauregiberri
1998: Julita Berrojalbiz, Karmele Esnal, Marie Jeanne Minaberri
2000: Suzuko Ainhoa Tamura
2004: Karmele Rotaetxe
2010: Ana Maria Etxaide, Frantziska Arregi.
2014: Maite idirin
2018: Txaro Arteaga, Maria Jose Azurmendi, Miren Jone Azurza, Izaskun Gastesi, Arantxa Urretabizkaia
- Pedro Sánchez Espainiako gobernuburuak ordu betez bisitatu du Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza. Espainiako Gobernuko presidente batek Euskararen Akademia bisitatzen duen lehen aldia da.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskaltzaindiarentzat garrantzitsua da bisita hau, eta eskertzen diogu Pedro Sánchez Espainiako gobernuburuari bere begirunea eta adeitasuna”.
- Sánchezek Azkue Biblioteka eta Agiritegia ezagutu ditu, Euskaltzaindiaren Ohorezko Liburuan sinatu ostean.
Herriari buruz idazteaz gain, Aintziburu kazetari aritu izan da Irulegiko irratian (Nafarroa Beherea), Irati irratian (Aezkoa) eta Euskalerria irratian (Iruñerria).
(Argazkia: Arkaitz Almortza).
- Euskaltzaindiaren mendeurrenaren baitan elkarlanean ekoiztutako ikuskizunak euskararen bilakaera aletzen du dantzaren bitartez.
- Xabier Paya kulturgilearen gidoian oinarrituta, Aitor Etxebarriak egin du musika, Ainhoa Aierbe eszena-zuzendaritzaz arduratu da eta Aukeran dantza-taldeak sortu ditu koreografiak. Bilboko Loraldia jaialdiaren barruan estreinatuko da, martxoaren 16an.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Elkarlana Euskaltzaindiaren zigiluetako bat izan da betidanik. Eta BIZ HITZA elkarlan horren emaitza zoragarrietako bat da".
- Edu Muruamendiaraz (Aukeran): "Guretzako erronka izugarria izan da, pozik eta arduraz bete duguna".
- Xabier Paya (gidoigilea): "BIZ HITZA euskara batuaren historia dantzatua da, baina, era berean, obra unibertsala da".
(Aukeran dantza taldeko argazkia: David Herranz)
- Martxoaren 13an estreinatuko da Bilboko Euskal Museoan 'Euskara Ibiltaria' erakusketa interaktiboa. Animazio honetan ikus daiteke bere nolakotasuna.