- Senpereko herriak eta Euskaltzaindiak Henri Duhau eta Auxtin Zamora ohorezko euskaltzainak omendu dituzte, gaur, herriko zinema aretoan.
- Ekitaldian parte hartu dute Pierre-Marie Nousbaum auzapezak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xarles Videgain Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkariak. Andres Urrutiak esan du euskarak "egunero" behar gaituela, eta omenduen kemena eta jakintza goraipatu ditu bere mintzaldian. "Une ez errazetan Auxtin Zamora eta Henri Duhau euskaltzain ohorezkoek engaiamendua erakutsi zuten, euskara aitzinatzeko, sustatzeko, gure hizkuntzaren etorkizuna segurtatzeko. Horretara dator gaur Senperen egiten ari garen omenaldi hau".
- Henri Duhau: "Saiatu naiz zubigintzan, belaunaldien artean, kulturartekotasunaren, askotariko iritzien artean... Dena euskararen alde indarra egiteko, euskara aitzinatzeko".
- Ekitaldian bertan herriko domina jaso dute Euskaltzaindiak eta bi euskaltzaleek.
Iruzkin berria idatzi
- Iaz ere hautagaien artean egon zen, eta aurten berriz izendatu du saria jasotzeko hautagai Nafarroako Kultura Kontseiluak, besteak beste, urte askotan helduen euskalduntzean eginiko lanagatik.
- Aurtengo hautagaiak: Sagrario Aleman; Raúl de la Fuente eta Amaia Remírez zinegileak; Fernando Hualde etnografoa; La Pamplonesa musika banda; Tomás Yerro irakasle eta idazlea.
![](/dok/plazaberri/2019/martxoa/senpere3.jpg)
- Senpereko herriak eta Euskaltzaindiak Henri Duhau eta Auxtin Zamora ohorezko euskaltzainak omenduko dituzte larunbat honetan (Euskararen Akademiak 2018ko apirilaren 27an izendatu zituen ohorezko euskaltzain).
- Arratsaldeko bostetan izanen da gorazarrea, Herriko Etxean, eta ekitaldian ondokoek parte hartuko dute: Pierre-Marie Nousbaum auzapezak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xarles Videgain Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkariak. Ekitaldian bertan herriko domina jasoko dute bi euskaltzaleek.
- Larunbat honetan, martxoak 2 dituela, 'Euskara batuaren hastapenak' hitzaldia emango du Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak, Mauleko Mediatekan (10:00etan).
- "1964ko Baionako Biltzarraz argitasun eta xehetasun batzuk azpimarratuko ditut", aurreratu du Ürrüstoi-Larrabileko maisuak, batez ere "Txillardegiren ekarpena goretsiz".
- Mende Berria Kantuz kontzertua aurkeztu dute gaur, Arriaga Antzokian, Bilboko Koralak, Gaudeamus Koralak eta Euskaltzaindiak. Kontzertua martxoaren 10ean eskainiko da aipatu antzokian, Bilbon, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren ospakizunen baitan, eta Bilboko Koral Elkarteko Euskeria koruak, Gernikako Gaudeamus Koralak, Lauko Quartet laukoteak eta Maddalen Arzallus bertsolariak parte hartuko dute.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Dei egiten diogu euskal gizarteari, mendeurrenean antolatu ditugun egitasmo kulturaletan parte har dezan, goza dezan musikarekin eta kantuarekin, Euskaltzaindiaren jarduna ez baita akademikotasunera mugatzen".
- Sarrerak Arriaga Antzokiko leihatiletan (fisikoan nahiz birtualean) daude salgai, eta, ohi bezala, deskontuak izango dira (Bilboko Koral Elkarteko bazkideek % 25ekoa). Sarreren prezioa 7 eta 16 euro bitartekoa da, eta 14 urtetik beherakoek 8 euro ordaindu beharko dute.