- Euskaltzaindiaren II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarrak atlas linguistikoen baliagarritasuna aldarrikatu du Bilbon. Ikerketa-lerro esanguratsuak zabaltzen dituztela ere frogatu da, beste diziplinetarako iturri eta oinarri izan litezkeen neurrian. Euskararen Herri Hizkeren Atlasak, X. liburukia plazaratzearekin batera, bere barruan gorderik duen altxorra azaleratzeko erronkari heldu nahi dio.
(Garbiñe Ubedaren kronika)
Irakurri gehiago: Herri jakinduria gizarteratzeko eta ikerketa-lerro berriak zabaltzeko erronka
- Bilboko Euskal Museoan Euskaltzaindiak antolatu berri duen Dialektologia biltzarreko hitzaldiak eskegi ditugu Youtubeko gure atarian: Xarles Videgain, Miriam Urkia, Amaia Jauregizar, Xulio Sousa, Joan Veny, Iñaki Camino, Isabel Molina, Hans Van de Velde, Manuel González, Ziortza Eguren...
- Guztiak, hemen: https://m.youtube.com/channel/UCHxsqx-kYOjyIjWUmrIkkFw/videos
- Oraingo liburukiak 239 mapa erakusten ditu, ondorengo gaiak jorratu direla: jokoak, kirolak, bertuteak eta bizioak, gorputzeko gabeziak, larruazaleko gaitzak, gaixotasunak, heriotza, ezkontza, gizarte-bizitza, ahaidegoa, erlijioa, sinesteak, lana eta beharginak.
- Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (#EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du xede, eta argitaraturiko liburuki guztiak (mementoz, hamar)kontsulta daitezke Euskaltzaindiaren web orrian (www.euskaltzaindia.eus/ehha),5. eta6. liburukiko audioekin batera.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Ez dezagun euskararen arkeologia egin. Egin dezagun biologia”.
- Xabier Egibar (Laboral Kutxako zuzendaria): “Laboral Kutxak euskal kulturarekin daukan konpromisoa berretsi eta hainbeste baloratzen duen Euskaltzaindiaren lan akademikoa gizarteratzeko ekarpenak egiten jarraitu nahi du”.
- Adolfo Arejita (EHHA proiektuaren zuzendaria): “Atlas guztiak ez dira modu berean landu. Hobetzen joan gara, eta jasotzen diren oharretan testuak ere badu garrantzia, ez bakarrik hitzak. Eta mamiak ere badu garrantzia. Hizkuntzaren hezurdura mamiz osatzen ere lagundu nahi du Atlasak”.
- Xarles Videgain (EHHA proiektuaren arduradun teknikoa): “Euskaltzaindia altxor baten jabe da eta baldintzak bilduak dira, Euskaltzaindia izan dadin federatzaile. Tenorea da eta Euskaltzaindiak badu indarra ahaleginak batzeko eta harreman intelektualak hedatzeko. Izan dadila hamargarren liburukia xede horren mugarri eta zedarri”.
- Besteak beste, II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarraren lehen jardunaldian atlas lingüistiko desberdinen onurak agertu dira. Bihar, bigarren jardunaldiaren baitan, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren X. liburukia aurkeztuko da.
- Bingen Zupiria (Kultura sailburua): “Euskara batua ez du Euskaltzaindiak egin, erabiltzaileok egingo dugu edo ez da izango”.
- Lorea Bilbao (Bizkaiko Euskara eta Kulturako foru diputatua): "Kontua ez da aldaera bat edo euskara batua, kontua euskara bera da, edonor eroso sentitzeko modukoa izatea”.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Batasunak ez du euskararen kaleidoskopioa ukatzen; batasuna osatu eta aberastu egiten da, prisma horren kolore guztiak hartzen dituenean”.
- Euskara Ibiltaria erakusketa berritua eta interaktiboa Bilboko Euskal Museoan izanen da ikusgai, ekainaren 16a bitarte.
- Laboral Kutxak babesten duen Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (#EHHA) materialekin egin da erakusketa, euskaldun eta erdaldunei zuzendua dagoena. Bide batez, Atlasaren X. liburukia 15ean aurkeztuko da, bihar hasi eta bi egunez luzatuko den Nazioarteko Dialektologia biltzarraren barruan.
- Zentzumenak baliatuz, euskararen hitz eta hotsekin jolastu, ikasi eta entretenitu ahal izango du bisitariak: lau joko, puzzle bat, 54 mapa interaktibo, herritarren ahotsak…
- “Ikusi, entzun eta usaindu daitekeen erakusketa da Euskara Ibiltaria”, azpimarratu du Xarles Videgain EHHA egitasmoaren arduradunak.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Gaur aurkezten dugun ekimen hau aurrera ateratzeko behar-beharrezkoa izan da elkarlana. Beraz, eskerrik asko Atlasaren proiektua hasiera-hasieratik babestu duen Laboral Kutxari, eta baita Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari, Euskal Hirigune Elkargoari, Euskararen Erakunde Publikoari, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiei, Bilboko Udalari, eta, nola ez, Euskal Museoko arduradunei”.