- Euskaltzaindiak aurreko urtean zendutako euskaltzainak omentzen ditu urtero, eta, ohiturari jarraituz, gaurko Ageriko bilkura baliatu du Junes Casenave, Manex Pagola eta Xalbador Garmendiari gorazarre egiteko. Honela, euren omenezko hilberri txostenak irakurri dira Gipuzkoako Foru Aldundian. Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak irakurri du Casenaveren hilberri txostena, Gexan Alfarok Manex Pagolarena eta Lourdes Otaegik Garmendiarena.
- Pantxoak eta Iñaki Dieguezek girotu dute ekitaldia, Manex Pagolaren hiru kantu ezagun abestuz: Ez da berria, neure kantua; Askatasuna; eta Kanta aberria.
- Euren omenezko hilberri txostenak irakurriko dira, Gipuzkoako Foru Aldundian (Iargi Aretoa), 12:30etatik aurrera.
- Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak irakurriko du Casenaverena, Gexan Alfarok Manex Pagolarena eta Lourdes Otaegik Garmendiarena.
- Tarteka, Pantxoak Manex Pagolaren abestiak kantatuko ditu.
(Xalbador Garmendiaren argazkia: Tokikom)
-Urtarrilaren 31n hasita, antzerkizaleek hiru pieza ikusteko aukera izango dute ostegunero, lau astetan iraungo duen jaialdian.
-Euskaltzaindiaren mendeurreneko ospakizunen baitan sartzen da ‘LAUTAN HIRU antzerki txikia, festibal handia’ egitasmoa, eta Akademiak Cafe Bar Bilbaorekin, ZazpiKatu gaztetxearekin eta BIRA kulturgunearekin elkarlanean antolatu du ekimen berria. Halaber, lau eragileen egoitzak izango dira antzezlanen agertokiak –astean hiru pieza–.
-Egitasmoaren helburuetako bat euskarazko antzerkia hauspotzea da.
"Jagon Jardunaldiaren bigarren egunak argazki ikusgarri bat eta egitasmo mamitsu bat eman zituen Iruñeko Baluarten, Europako hizkuntza gutxiagotuak zaintzen edota ikertzen dituzten erakundeak lankidetzan jarduteko ituna hauspotu baitzuen Euskaltzaindiak. Honela, sei lagunek bat egin zuten han bertan, nork bere erakundea ordezkatzen zuela.
(Garbiñe Ubedaren kronika/ XXIII. Jagon jardunaldiko bigarren eguna: 2019-01-18)
![](/dok/plazaberri/2019/urtarrila/1200px-EzAn_IU.svg.png)
-Iaz, Arantzazuko nazioarteko biltzarraren baitan, Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Adierazpena (EBA) aurkeztu zuen jendaurrean. Egun horretan bertan 36 erakundek sinatu zuten Adierazpena, eta jada 50etik gora dira dokumentuarekin bat egin dutenak. Orain, Ezker Anitza-IU alderdiak ere bere atxikimendua eskaini dio EBAri.