-Horiekin batera, azken sei hilabeteotan beste 462 sarrera moldatu ditu.
-Egun, 46.180 forma (2017an baino 1.317 gehiago) eta 63.507 adiera (2017an baino 2.008 gehiago) ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak.
-Sarrera berri batzuk: bokata, eskimal, jopuntu, karkasa, kontainer, manifa, lotesle, mikroipuin, lobby, sakelako, nanoeskala, txakalaldi, okupa, sikiera, txikiteo, zaurgarri, zikinkor... (GUZTIAK, HEMEN).
-Aldaketa hauek guztiak urtean bi aldiz eguneratuko den Hiztegiaren bertsio elektronikoan ezarri dira.
-Euskaltzaindiaren sortzaile izan zen Resurreccion Maria Azkuek duela ehun urte idatzitako eleberriaren edizio berria argitaratu du Euskaltzaindiak. 1918an idatzitako kontakizuna da, euskara estandarizatu baten lehen proposamena. Elixabete Perez Gaztelu euskaltzain urgazlea eta Ana Toledo euskaltzain osoa arduratu dira edizio berria atontzeaz.
-Besteak beste, Karmel aldizkariaren abenduko zenbakian 2018ko urrian Arantzazun egin zen nazioarteko biltzarra aztertu dute. Zenbaki berrian Garbiñe Ubeda kazetari eta idazleak idatzitako kronikak publikatu dituzte (lehenik Plazaberrin agertu zirenak).
-2018ko azaroan, diplomak jaso zituzten 2015 eta 2018 artean euskaltzain urgazle edo ohorezko izendatutakoek. Ekitaldiaren gorabeherak aletzen ditu Karmelen Luis Baraiazarra idazle eta ohorezko euskaltzainak, eta horrek Julen Urkizaren bizitza eta lana jorratzeko bidea ematen dio.
-Joan Mari Torrealdaik Arantzazun irakurri zuen Euskara Batuaren Adierazpena ere publikatzen da Karmelen 304. zenbakian, osorik.
-Gainera, abenduko zenbakiak Jabier Kaltzakorta, Patxi Uribarren eta Patxi Salaberri euskaltzainen artikuluak dakartza, Joseba Aurkenerena eta Ana Urkizaren idazlanekin batera.
![](/dok/plazaberri/2019/urtarrila/Geroa-Bai-Koldo-Martinez-Congreso_EDIIMA20150926_0144_4.jpg)
-Iaz, Arantzazuko nazioarteko biltzarraren baitan, Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Adierazpena (EBA) aurkeztu zuen jendaurrean. Egun horretan bertan 36 erakundek sinatu zuten Adierazpena, eta jada 50etik gora dira dokumentuarekin bat egin dutenak. Orain, Geroa Bai alderdiak ere bere atxikimendua eskaini dio EBAri, Koldo Martínez parlamentariak Euskaltzaindiari igorritako gutun baten bitartez.
-Koldo Martínez (Geroa Bai): "Hizkuntza batek etorkizuna izan nahi badu estandarizazioa finkatzea ezinbestekoa da".
-Aitortzak, omenaldiak, bisitak, aurkezpenak, hartu-emanak, jardunaldiak, hitzarmenak...
- Euskaltzaindiaren mendeurrenaren baitan Bizkaiko hiriburuan egingo diren egitasmoak babestuko ditu Bilboko Udalak
- Azaroan milioi erditik gora ikustaldi izan ditu Euskaltzaindiaren webguneak
- Resurreccion Maria Azkueren lan argitaratuak katalogatu eta digitalizatu ditu Euskaltzaindiak
- Ahal Dugu-Podemos alderdiak Euskara Batuaren Adierazpena sinatu du