-Juan Kruz Lakasta Euskalerria Irratiko koordinatzaileak izenpetu du lankidetza hitzarmena, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria ondoan duela.
-Honela, Euskalerria Irratiak 2018an eta 2019an egingo diren ekintza eta egitasmoak babestuko ditu. Mendeurrenaren atarian, euskal lurralde guztietako hedabideekin lankidetza hitzarmenak izenpetzen ari da Euskaltzaindia, eta akordio hauen helburua garbia da: ahalik eta hedadurarik zabalena eman mendeurreneko ekitaldi eta egitasmoei.
-Noticias Taldearen 2018 Ortzadar Saria jaso du, gaur, Euskaltzaindiak. Kike Hermosilla Iparragirre argitaletxeko merkataritza zuzendariak eman dio saria Andres Urrutia euskaltzainburuari, Akademiaren Bilboko egoitzan.
-"Akademia osoaren partez hartzen dut sari hau -esan du Andres Urrutiak-, esker onez eta arduraz. Baikor ikusten dut euskararen bilakaera, eta lanerako gogoz gaude Euskaltzaindian. Euskal gizartetik jaio ginen eta euskal gizartearen zerbitzura gaude".
![](/dok/plazaberri/2018/abendua/bilbokoosokobilkura.jpg)
-Bihar izango da ekitaldia, Akademiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15). Sari ematea 13:45ean egingo da, baina aurretik euskararen erabilerari buruz mintzatuko dira Andres Urrutia euskaltzainburua, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua eta Merkat Bernaola Begoñazpi Ikastolako zuzendaria.
-Noticias Taldeak Sagrario Aleman euskaltzain osoa saritu zuen 2016an, eta iaz Joxemari Iriondo ohorezko euskaltzainari eman zioten golardoa.
-Aurreko bertsioak 58.576.635 testu-hitz zeuzkan, oraingoak 65.274.015.
-Kontsulta modu berriak eskaintzen ditu: adibidez, itsaslaster eta itsas korronte hitzen erabilera-datuen arteko konparazioa grafikoen bidez ikus daiteke.
-Interfaze -bilaketa-sistema- erabilerrazagoa dauka, eta laguntza-orri osatuagoa, gardenagoa, funtzionalitate berrien azalpen argiarekin.
-Ikerketarako testu-corpus etiketatu eta linguistikoki anotatu bat prestatzea du helburu Lexikoaren Behatokiak.
![](/dok/plazaberri/2018/abendua/hermes60.jpg)
-Zenbaki berezi honetan, EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko hizkuntza-politikako arduradun nagusien eta Eusko Legebiltzarreko ordezkarien ekarpenak jaso dira.
-Andres Urrutia euskaltzainburua: "Lehenik, euskararen erabilera bultzatu behar da, ekintza zehatzen bidez. Hermes aldizkariaren zenbaki honek horretarako bidea ematen digu, gogoeta gunea eskaintzen baitu, Euskaltzaindiaren JAGON sailari dagokionez".
- EH-Bilduk Euskara Batuaren Adierazpena sinatu du
- 'Baiona, 1964: euskara batuaren zedarria' erakusketa, Baionako Euskal Museoan ikusgai
- "Euskaltzaindiaren ibilbidea aitortu eta eginiko lana eskertu nahi genuen"
- Euskaltzaindiak hizkuntza aniztasunaren aldeko ahalegin handiagoa egiteko eskatu dio Espainiako gobernuari