Guztira, bost emakumezko eta hamaika gizonezko izendatu dira: bost bizkaitar, sei gipuzkoar, bi lapurtar eta baxenabartar, arabar eta nafar bana.
Ohorezko euskaltzain berrien zerrenda: Jose Antonio Aduriz, Martxel Andrinua, Txaro Arteaga, Maria Jose Azurmendi, Miren Jone Azurza, Henri Duhau, Izaskun Gastesi, Abel Muniategi, Manex Pagola, Jose Maria Rementeria, Sabin Salaberri, Txomin Solabarrieta, Julen Urkiza, Arantxa Urretabizkaia, Pello Zabala eta Auxtin Zamora.
![Sabin 10](/images/stories/plazaberri/2018/maiatza/Sabin_10.jpg)
(Txomin Solabarrieta; Txaro Arteaga; Sabin Salaberri)
Ekainaren 1ean izango da, Euskaltzaindiaren Luis Villasante Euskararen Ikergunean (Tolare baserria), goiz osoz (09:15 – 14:30).
Parte-hartzaileak: Mikel Zalbide, Inma Muñoa, Orreaga Ibarra, Asisko Urmeneta, Adolfo Arejita, Joxerra Gartzia eta Xabier Euzkitze.
Iñaki Irazabalbeitia (Ezkerraberri Fundazioko zuzendaria eta euskaltzain urgazlea): “Gizartean pil-pilean dagoen gaia da euskararen erabilerarena, eta sarri sortzen dira kalapita eta nahasteak. Jardunaldi honen helburua da horretaz mintzatzea. Euskara informalaren inguruan gogoeta egitea –euskalkiaren papera zein den, ahozko euskarak eta argotak nolakoa behar duen izan, gazte hizkerak…-“.
Miriam Urkia (euskaltzain osoa eta Akademiaren Gipuzkoako ordezkaria): “Euskaltzaindiak gizarte eragileekin harreman estua dauka eta horren erakusgarri da jardunaldi berri hau”.
Ekainaren 1eko jardunaldia (izen-ematea): 943 428050/ 94 4158155 (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.).
Ezkerraberri Fundazioa: 948 20 63 62 / 948 20 60 03
(Sagrario Aleman eta Miriam Urkia euskaltzain osoak, Iñaki Irazabalbeitia Ezkerraberri Fundazioko zuzendariarekin, gaur, Donostiako Luis Villasante Ikergunean)
Munduko erlijio-talde nagusien jarraitzaile nagusien izenak eta politikaren arloko zenbait gizatalderen izenak aztertu eta bildu ditu Euskaltzaindiak 187. arauan. Hala, kristautasunaren (jansenista, presbiteriano, Jehovaren lekuko…), islamaren (suni, xii/xiita, ismaili…) eta judaismoaren eremuko gizatalde nagusiak (askenazi, falaxa, haredi…), historikoak zein gaur egungoak, eta politikaren eremuko zenbait gizatalde ezagun (atorrabeltz, espartakista, mentxebike, gibelino, kosako, zipaio…) ageri dira. Guztira, 98 izen.
Bestalde, ordena militar eta ospitalario nagusien izenak ere bildu dira arauaren bigarren partean: 15 ordenaren izenak (Jerusalemgo San Joan Ospitaleko Zaldunen Ordena, Maltako Ordena, Tenpluko Zaldunen Ordena…).
Irizpideei buruzko sarreraren ondoren, izen-zerrendak ematen dira, eta euskarazko izenei gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez dagozkien izenak ere gehitu dira.
Exonomastika batzordea
Juan Madariaga Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak idatzitako liburua 2014an argitaratu zuen Akademiak, baina kaleratu eta hilabete gutxira agortu egin zen. Harrezkero, lana berrargitaratzeko hainbat eskari jaso dira, eta eskari horiei erantzunez egin da ahalegin berria.
Euskal Herri osoa kontuan hartzen saiatzen da ikertzailea eta eskuartean dagoen iturri eta bibliografia ahalik eta osoena erabiltzen du gizartearen azterketa sozio-historikoa egiteko, hizkuntzaren ikuspuntutik.
Mikel Zalbide euskaltzain osoaren esanetan, "aurrera begira, ezinbestean erabiliko beharko dugun materiala utzi digu Juan Madariagak. Kasu askotan, ikerketak egiteko orduan, hemendik abiatu beharko gara".
Madariagaren lana liburu-dendetan eta Euskaltzaindiko webgunean izango da salgai.
Euskaltzaindiak nazioarteko bederatzi kongresu antolatuko ditu 2018 eta 2019 bitartean. Baionan egingo da lehena.
Euskararen lurralde guztietan egingo dira, Euskaltzaindiaren batzorde, lantalde eta egitasmo guztien parte hartzearekin.
Nazioarteko kongresuez gain, ekintza artistikoak ere bultzatu eta antolatuko ditu Akademiak. Tartean, musika kontzertuak, antzerkia edo erakusketak.
- "Sari honek erantzukizuna eta lana dakar, onespenarekin batera"
- Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekitaldiak eta saio bereziak eskainiko ditu EiTBk
- Materra eta 'Euskal Elkargoaren sortzea', Liburuaren Egunerako gure gomendioak
- Radio Bilbaoren Bikaintasunari saria: "Ahalegin kolektiboari" eginiko aitorpena