188. araua (Munduko mitologiako zenbait izen eta Ekialdeko erlijio‑sineskeren arloko zenbait pertsona‑izen) argitaratu du Euskaltzaindiak.
Lehenagoko beste arau batzuetan ere arautu ditu Euskaltzaindiak munduko izaki mitologiko askoren euskarazko izenak: 82. arauan, 175. arauan, 176. arauan76. arauan eta 181. arauan.
Bilbao 700 Fundazioak kontutan izan du Akademiaren ehun urteko jardun oparoa, eta gorazarre berezi bat egin nahi izan dio, zortzi eguzkilore 'landatuz' Euskaltzaindiaren egoitza nagusian (Plaza Barria, 15). Euskaltzaindiarekin batera, Indautxuko Eskola ere omenduko dute, bere mendeurrenean.
1.300eko ekainaren 15ean Bilboko hiribildua sortzeko hiri-gutuna sinatu zen, eta urtero-urtero gogoratzen da hori aire zabalean edozenbat ospakizun antolatuz. Gau Zuria deitzen diote ospakizun horri.
Bi egunez (bihar eta etzi) egongo dira eguzkiloreak Akademiaren egoitza nagusiko aurrealdean.
Oraingoz, sei libururen ezaugarri eta bitxikeriak izango dira lehen eskaintza.
https://azkuebiblioteka.euskaltzaindia.eus helbidean dago ikusgai erakusketa birtuala, berariaz diseinatu den banner batean.
Azkue Bibliotekaren funtsak Euskal Herriari buruzkoak dira, zentzu zabalean, haren bihotza beti euskara dela. Bilboko egoitza nagusian dago Azkue Biblioteka, eta astelehenetik ostiralera egoten da zabalik, 09:00etatik 14:00ak arte.
Atzo zendu zen Manex Pagola (1941-2018) euskal kantugintzaren sustatzaile nagusietako bat eta oraintsutik ohorezko euskaltzaina. Astelehenean ehortziko dute baxenabartarra, Urketan (Lapurdi), 15:30ean. Dena den, bihar, etzi eta astelehen goizez zabalik egonen da Ahurtiko beilatokia.
Bi egunez, Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko kideekin bildu da Yzaguirre. Beste gauza askoren artean, ahozko corpusak euskarri digitaletan nola landu erakusten ibili da.
Lluís de Yzaguirre i Maura Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea da, eta bertako Hizkuntza Teknologien Laborategiko zuzendaria, besteak beste.