Gaur egin da Ohorezko Patronatua eratzeko ekitaldi nagusia, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko egoitzan. Guztira, hogeita bat erakundek osatuko dute Mendeurreneko Patronatua; tartean, Ipar eta Hego Euskal Herriko erakunde garrantzitsuenak daude.
Euskaltzaindia sortzeko prozesua 1918ko urtarrilean jarri zen abian, Ramón de la Sotaren taldeko Koxme Elgezabal eta Felix Landaburu Bizkaiko Aldundiaren ahaldun abertzaleek proposamena aurkeztu zutenean Aldundiaren Osoko bilkuran. Proposamen hori 1918ko urtarrilaren 25ean eginiko bilkuran onartu zen, eta data esanguratsu horren gomutan egin da gaurko ekitaldia.
Gaur izenpetutako lankidetza hitzarmenaren bidez, 2018an eta 2019an egingo diren ekintza eta egitasmoak babestuko ditu Noticias Taldeak.
Ondoko eremuak aurreikusi dira: Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren barruan Akademiak antolaturiko ekitaldi instituzionalen, nazioarteko jardunaldi akademikoen, ekintza artistiko-kulturalen eta bestelako ekintzen zabalkundea eta publizitatea egingo du Noticias Taldeak; eta Mendeurrenaren baitan Euskaltzaindiak ekoitziko duen komikiaren zabalkundea ere egingo du.
189. araua (Amerindiar buruzagien izenak) argitaratu du Euskaltzaindiak.
Zezen Eseri, Jeronimo, Zaldi Ero…; Atahualpa, Viracocha, Huayna Capac…
Jatorrizko izenak ere erabil daitezke. Adibidez, Tȟatȟáŋka Íyotake idatz daiteke Zezen Eseriren ordez, edo kitxuazko Ata-wallpa erabil daiteke Atahualparen ordez.
Guztira, 517 sarrera eta 165 azpisarrera berri sartu dira, eta beste 381 zuzendu eta osatu.
Sarrera berri aipagarriak: ahobatezkotasun; beganismo; bidegorri; blog; blogari; brigadista; burka; buxatu; desizoztu; ehorztetxe; endekapen; etxegabetu; flysch; gay; gospel; hasieratu; iktus; ilegalizazio; imajinario; jasangarritasun; jihadista edo pexmerga.
Aldaketa hauek guztiak urtean bizpahiru aldiz eguneratuko den Hiztegiaren bertsio elektronikoan ezarri dira (www.euskaltzaindia.eus).
Aldaketa berriak,
Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak euskararen erabileraren gakoez hausnartzeko mintegia antolatu dute, gaur, Fundazioaren Bilboko egoitzan. Hizkuntza-politikaren eta euskal kulturaren esparruetako berrogeita hamar bat arduradunek parte hartu dute, goiz osoz luzatu den jardunaldi mamitsuan.
Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua: "Hiztunen ezaugarriak biziki aldatu dira eta, euskararen erabilera bultzatzeko politikei ekiterakoan, eragin handieneko alderdiak aintzat hartu behar ditugu”.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Euskara osotasunez, era egoki eta berezkoan erabili nahi dugu. Eta horretarako lan handia egin behar dugu oraindik, batez ere euskara batuaren ikusmoldetik”.
- Euskaltzaindiak eta Hezkuntza Sailak beraien arteko elkarlana indartuko dute datozen urteetan
- Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak euskararen erabileraren gakoez hausnartzeko mintegia antolatu dute
- Mendeurreneko lau egitasmo esanguratsu babestuko ditu Laboral Kutxak
- Besteak beste, 2017ko hilberri-txostenak jasotzen ditu Euskera agerkariaren 2017,1 zenbakiak