Gaur egin duen adierazpen instituzionalean, Eusko Legebiltzarrak Euskaltzaindiaren ibilbide eta jardun akademiko eta historiko osoa aitortu eta eskertu du, eta "une honetan bereziki hizkuntzaren batasunari dagokionez egin duen lana eta ekarpena".
Bihar, Osoko bilkura egingo du Akademiak Legebiltzarrean, eta 10:00etan ekitaldi berezia egingo da, adierazpen honen harira eta Arantzazuko nazioarteko biltzarrerako sei egun falta direnean.
Hona hemen Euskaltzaindiak Baionan antolatutako kolokioaren harira Yves Ugalde Baionako auzapezordeak bere Facebook-eko profilean argitaratu zuen testuaren euskarazko bertsioa:
"Euskaltzaindiak kolokio bat atzo antolatu du Baionako Herriko etxeko areto nagusian. Gai nagusia euskara batuaren sortzea izan da. Euskara batua heltze luze baten fruitua dela ongi badakigu. Zuberoako euskara eta Bizkaikoa ezberdinak dira, bai eta ere Lapurdikoa, etab. Hizkuntza guztiek, eta frantsesa barne, denbora asko eman dute homogeneotasuna lortzeko. Izan da askotan ñabarduren eta azentuen sakrifizioei esker, hizkeren oinordekoak minberatsuak eta asaldatuak izan baldin baziren ere, hizkuntza batu bat balio handiko ondare xehagailua iduritzen zaielako.
Gaur izenpetutako lankidetza hitzarmenaren bidez, 2018an eta 2019an egingo diren ekintza eta egitasmoak babestuko ditu El Correok.
Mendeurrenaren atarian, euskal lurralde guztietako hedabideekin lankidetza hitzarmenak izenpetzen ari da Euskaltzaindia. Akordio hauen helburua garbia da: ahalik eta hedadurarik zabalena eman Mendeurreneko ekitaldi eta egitasmoei.
Euskaltzaindiak bost egitasmo antolatu, sustatu edo babestuko ditu ondorengo hilabeteetan, guztiak euskal kulturarekin lotuak. Hainbat talde edo konpainiarekin elkarlanean egin izan dira proiektuak, mendeurrenak irauten duen bitartean plazaratuko direnak.
Egitasmoak: Ghero antzezlana (Tartean Teatroa antzerki taldearekin); Biz Hitza ikuskizuna (Aukeran dantza konpainiarekin); Mende berria kantuz ikuskizuna (Bilboko Koral Elkartearekin -Euskeria abesbatza-); Astelehen–Astearte Buruzuriak kontzertu zikloak eta Euskal literatura zaharrari buruzko hitzaldia Martuteneko kartzelan ikuskizuna (Bernardo Atxaga – Jose Cruz Gurrutxaga).
Besteak beste, kultur hedapenerako jarduerak, ikastaroak, hitzaldiak eta abar bultzatuko ditu Akademiak hirian, eta horretarako behar diren erakunde eta elkarteekin arituko da elkarlanean.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Pozik gaude hitzarmen berri honekin, gure lana hedatu eta zabaltzeko aukera emango digulako, eta, era berean, zerbitzua eskainiko diogulako bai Udalari bai herritarrei”.
Agenda
Egoitza
- B
- BIZKAIA
- Plaza Barria, 15.
48005 BILBO - +34 944 15 81 55
- info@euskaltzaindia.eus
Ikerketa Zentroa
- V
- LUIS VILLASANTE
- Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
20018 DONOSTIA - +34 943 42 80 50
- donostiaordez@euskaltzaindia.eus
Ordezkaritzak
- A
- ARABA
- Gaztelako atea, 54
01007 GASTEIZ - +34 945 23 36 48
- gasteizordez@euskaltzaindia.eus
- G
- GIPUZKOA
- Tolare baserria. Almortza bidea, 6
20018 DONOSTIA - +34 943 42 80 50
- donostiaordez@euskaltzaindia.eus
- N
- NAFARROA
- Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
31002 IRUÑEA - +34 948 22 34 71
- nafarroaordez@euskaltzaindia.eus
Elkartea
- I
- IPAR EUSKAL HERRIA
- Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
64100 BAIONA - +33 (0)559 25 64 26
- +33 (0)559 59 45 59
- baionaordez@euskaltzaindia.eus