-Urtero legez, Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Elkarteak eta Euskaltzaindiak idazle eta euskaltzain bilbotarraren izena eta izana gogoratuko dituzte egun osoz luzatuko den jardunaldi mamitsu batean.
-Ostiral honetan, Bilboko Plaza Barrian izango dira, besteak beste, Xabier Kintana, Maite Idirin, Jokin Apalategi, Arantza Garmendia, Oier Guillan, Jose Ramon Etxebarria, Iñaki Aldekoa eta Rogelio Botanz musikaria (09:30 -13:30/ 19:00).
-Euskalgintzako 21 eragilek bultzatutako ekimen honetan, gizarte elkarrizketa, euskara, aniztasuna eta elkarbizitza uztartuko dira.
-'Bizi euskara zure erara. Zuk nola bizi duzu?' lemapean egingo da, larunbat honetan, Donostiako Miramar jauregian.
-Informazio gehiago eskatzeko edo parte hartzeko, idatzi helbide elektroniko honetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
-Urriaren 20an eta 21ean, Urepelen egingo da 2018ko Xalbadorren eguna. Musika, bertso eta herri kirolen bidez -Amets Arzallus, Xebastian Lizaso, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe, Jose Luis Gorrotxategi eta Xan Alkat- berriro ere Xalbadorren itzalak euskara eta euskal kulturaren aldarrikapena ekarriko du Urepelera.
-Aurten, Ipar Euskal Herriko hiru bertsolari omenduko dira: Joanes Arrosagaray (Aintzile, 1949–1998); Ernest Alkat (Iholdi, 1951–2008) eta Fermin Mihura (Azkaine, 1946–2013).
(Nahi duenarentzat kanping zerbitzua izango da Urepelen bertan, edo hoteleletan. Erreserba egiteko deitu 0033624332995 telefonora)
-2018ko Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, bi mintegi antolatu ditu Euskaltzaindiak. Urriaren 16an eta 23an izango dira, Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15).
-Izena emateko: 94-4158155 (sarrera dohainik).
(Hirugarren eguneko kronika -larunbata-, Garbiñe Ubedaren eskutik)
'Aditu eta arituen ekarpenak entzunik, balantze batekin ekin zitzaion goizari, Biltzarraren azken egunean. Andres Urrutia euskaltzainburuak “argi” agertutako osagaiak zerrendatu zituen, akademiak etapa berrirako ondu duen bide-orria azaltzen hasi aurretik. Osagai horien artean, hasteko eta behin, estandarizazioaren bideak “onarpen sozial eta zibila” lortu izana, mende erdiren buruan. Hortik abiatuta, eta Patxi Zabaletaren hitzak baliatuz, “euskara batuaz hitz egin beharrean, euskaraz hitz egiteak” normalkuntzaren zantzuak ekarriko lituzkeela argudiatu zuen Urrutiak.