-Euskaltzaindiak bi harribitxi praktiko aurkeztu ditu XVII. Biltzarraren bigarren egunean Arantzazun, bi tresna berri, zein baino zein erabilgarriago: Euskaltzaindiaren webgune eraberritua bata, eta Euskara Batuaren Eskuliburua, bestea.
(Lehen eguneko kronika -osteguna-, Garbiñe Ubedaren eskutik)
Maratoi baten antzekoa izan zen Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarraren lehen eguna: trinkoa, tarteka nekagarria eta balentria handi baten antzekoa, mikrofonoa hartu zuen jende andana kontuan hartuta.
'Arantzazutik mundu zabalera (1968-2018)’: 23 hizlarik parte hartu dute estreinako jardunaldian.
Bertan, euskararen batasuna bultzatzeko ezinbesteko ikusten dituen “ardatz estrategikoak” zehaztu ditu Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Bihar, Euskara Batuaren Eskuliburua aurkeztuko du Akademiak, eta webgune berritua. Etzi, Euskara Batuaren Manifestua sinatuko dute zenbait eragile eta erakundeek.
Esan izan zaio artifiziala dela, ez dela kalekoa, ez dela bizia, ez dela jatorra. Esan izan zaio kasik kimikoa dela, probetetan sortua. Esaten hasita, makina bat gauza esan izan zaio Euskara Batuari, urteotan guztietan inor gutxi gelditu denez hura ahotan hartu gabe. Ondorioz, Egiez josia du bere izatea. Batzuentzat “batuegia” izan dena, besteentzat “lerratuegia” izan delako. Alde batera “zailegia” ikusi bada, edo “konplikatuegia”, edo “akademikoegia”, bestaldera, berriz, “arruntegiaren antza” hartuko zuelako, edo kamutsegiarena, edo lauegiarena. Inor ez du inoiz epel utzi. Baina denek, baita ezkorrenak edo kritikoenak ere, nolakotasun bat bera aitortuko diote gaur, egia biribil bat, mende erdi pasatsuan urratu duen bidea urratu eta gero: euskara batua, ezer bada, beharrezko da.
(Garbiñe Ubedaren erreportajea)
Basque-Eclair egunkariak, Janbattitt Dirassar euskaltzain ohorezkoa erredaktore zuela, hurbiletik jarraitu zituen Baionako biltzarraren gorabeherak. 1964ko agorrilaren 29an, biltzarkideek bi egunez burutuko zuten programa azaldu zuen, eta biharamunean, berriz, kronika ilustratu bat eman zuen argitara, Jean Grenet Baionako auzapezak Herriko Etxean eskaini zien ohorezko brindisaren berri emaneko.
- Nafarroako Parlamentuak aintzat hartu du euskara batuak hizkuntzaren normalizazioan izan duen garrantzia
- Bizkaia Irratiak eta Tokikom-ek mendeurreneko ekitaldiak babestuko dituzte
- Elkar Fundazioak eta Euskaltzaindiak beraien arteko harremana sendotu dute
- Eusko Legebiltzarreko lehendakariak atzo onartu zen adierazpen instituzionala eman dio Euskaltzaindiari