-Mendeurreneko egitarauaren baitan, hamar kontzertu akustiko antolatuko ditu Euskaltzaindiak. Horietako sei Bilbon eginen dira; beste laurak Donostian.
-'Astelehen-Astearte Buruzuriak' kontzertu akustikoen ziklo bikoitza datorren astelehenean hasiko da, Bilbon, Amorantek eskainiko duen emanaldiarekin (19:30ean).
(Sagrario Aleman euskaltzain osoaren iritzi artikulua)
'Herriak iraun ahal izateko, gure hizkuntzan bizi ahal izateko, beharrezkotzat jo genuen euskararen batasuna egitea. Euskara etxean aritzeko besterik ez zela baliagarria uste zen garai hartan, eta horrexegatik, hain zuzen ere, etxeko transmisioak berak nabarmen huts egiten zuen sasoi hartan, batasunaren beharra ikusi genuen.
(Bigarren eguneko kronika -ostirala-, Garbiñe Ubedaren eskutik)
Ikuspegi praktikotik begiratuta, bi protagonista nagusi izan zituen XVII. Biltzarraren ostiraleko jardunak. Batetik, Euskaltzaindiaren webgune eraberritua, eta bestetik, Euskara Batuaren Eskuliburua. Euskara lantresna duen orori zuzenduak dira biak ala biak, alegia irakasleei, idazleei, teknikariei, itzultzaileei, kazetariei edota hizkuntza kontuetan argibideak behar dituen orori.
Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarraren amaiera gisa, 36 eragile publiko zein pribatuk Euskara Batuaren Adierazpena berretsi dute, hain zuzen, duela 50 urte, euskara batuak sorleku ofiziala izan zuen toki berean. Hamar puntuz osaturiko agiria da erakunde, instituzio eta elkarteek sinatu dutena, aldez aurretik, Joan Mari Torrealdai idazle eta euskaltzainak irakurria.
Arantzazutik mundu zabalera:
Euskaltzaindiaren sorreratik ehun urte eta Arantzazuko Biltzarretik berrogeita hamar igaro direnean, Euskaltzaindiak honako adierazpen hau aurkeztu nahi dio euskal gizarteari, euskara batuaren inguruan eragile publiko zein pribatuek berresteko eta azpimarratzeko euskara batuaren garrantzia eta, horrekin batera, orain arteko ibilbidea eta etorkizuneko erronkak.